Alemaniako etapa erregina David Lopezentzat

David Lopez garaileAste osoko lan ederra borobildu zuen atzo David Lopez (Caisse d’Epargne) barakaldokoak Alemaniako itzuliko etapa erregina irabazita. Rettenbachferner gainean amaitzen zen etapa eta 2.600 metrotik gora dituen eski estazio austriar honetan (a ze maldak dituen!!) euskalduna izan da indartsuena faborito guztien aurretik. Aurreko egunetan erakutsi zuen igoeretan indartsuenekin egoteko moduan zegoela eta sasoi puntu oso onean dagoela eta atzo bere karrerako lehen garaipena eskuratu zuen. A ze garaipena!

Hori gutxi balitz, sailkapen nagusian bigarren postura igotzea ere lortu zuen bizkaitarrak. Geratzen zaien erlojupekoak ez dio aukera askorik uzten Voigt eta Leipheimer bezalako espezialisten aurrean itzulia irabazteko. Baina aukerak dauden bitartean amestea libre dago.

Zorionak David eta ea euskal garaipen gehiago etortzen diren hemendik aurrera!!

Kashechkinek ere positibo eman du

Belek, TurkiaUCI Astanako beste txirrindulari kazajastandarraren atzetiko omen zebilen honi ere analisiak egin asmotan. Eta aurki, aurkitu dute eta positibo ere eman du Bakiolak gogoratu digun bezala.

Dakizuen bezala Astanak Tourreko kolpearen ostean hilabetez lehiaketatan parte ez hartzeko erabakia hartu zuen. Dirudienez Kashechkin oporretan izango zen iruditan duzuen Belek herrian, Turkian. Bertara joan ziren UCIko “vanpiroak” abuztuaren 1ean eta gaur jakitera eman denez Kashechkinek ere odol transfusioarekin eman du positiboa.

Azken positiboarekin lau dira aurten positiboren bat izan duten Astanako txirrindulariak: Mathias Kessler, Eddy Mazzoleni, Vinokourov eta azkena Kashechkin. Buelta emateko gauza izango al da Astana?

Donostiako Klasika, Urkiola eta bestelakoak

Mayo Urkiolara igoera 2006Gaur jokatuko da Urkiolarako igoera. Argazkian iazko garailea izan zen Mayo jarri digu, baina dakizuen bezala aurtengoan ez da lasterketan izango azken doping-kasua dela eta. Beste bajetako bat Igor Anton izango da. Dirudienez Tourra amaitu gabe etxera etorri bazen ere, oraindik ez da erabat osatu eta azken analisien arabera ez dago lasterketa jokatzeko moduan. Bere ordez Andoni Aranaga izango da Amets Txurruka, Unai Etxebarria, Anton Luengo, Aitor Hernández, Beñat Albizuri, Iván Velasco, Alan Perez, Juan Jose Oroz eta Andoni Lafuenterekin batera. Ia gaurkoan ere beste euskaldunen bat ikusten dugun lasterketa irabazten. Beharbada Txurruka? Continue reading “Donostiako Klasika, Urkiola eta bestelakoak”

Tropeleko 2007ko sari banaketa Bainuetxean

Txurruka Pariseko PodiumeanAtzo burutu genuen Zestoako Bainuetxean 2007ko Tourreko lehiaketaren sari banaketa. 80 bat lagun elkartu ginen bertan, nahiz eta saritu guztiak ez ziren izan. Ez da harritzekoa, abuztuan sartuta eta irabazleak Euskal Herriko txoko guztietakoak izanda urruti geratu zen Zestoa; batzuentzat besteentzat baino urrutiago. Continue reading “Tropeleko 2007ko sari banaketa Bainuetxean”