#497 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 6. etapa

Cavendishek (DQT) berdez jantzita bere bigarren etapa garaipena lortu du

Berriro ere etapa garaipena lortu du Cavendish (DQT) Man irlako gizon azkarrak. 4. etapan garaipena lortuta, badirudi britaniarrak konfiantza eta hankak berreskuratuta dela. Berdez jantzita irabazi du etapa eta badirudi berdearen lehian izan daitekeela. Gainontzean aldaketarik ez, Van der Poelek (AFC) jarraitzen baitu horiz jantzita.

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#496 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 5. etapa

Pogacar (UAD) nagusi Tour honetako lehen erlojuaren kontrako saioan

Lehen test garrantzitsua sailkapen nagusiko txirrindularientzat eta kolpea ematen lehena Pogacar (UAD) izan da. Etapa irabazteaz gain, arerioei minutu t’erdiko aldea irekitzeko gauza izan da. Van der Poelek (AFC), ordea, horiari eusten dio erlojupeko bikain bat burutu ondoren.

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

#494 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 3. etapa

Merlier (AFC) nagusi Tourreko lehen esprintean

Alpecin berriro ere protagonista gaurko etapan ere, nahiz eta Tropela zaleoi erorikoek ardua gehiago sortu diguten. Merlierrek (AFC), Van der Poel (AFC) liderraren taldeko gizon azkarrak lortu du bigarren etapa garaipena Frantziako Tour honetako hirugarren etapan. Azken metroetan Sagan (BOH) eta Ewanek (LTS) izan duten erorikoak baldintzatu du esprinta, baina ezin ukatu lortu duten garaipena lantalde osoak bikain prestatu baitu. Ez da, ordea, Ewan izan erorikoa izan eta etxerako bidea hartu behar izan duen bakarra. Gesink (TJV) eta Haigek (TVJ) ere lasterketa utzi beharra izan dute beste eroriko batzuen ondorioz. Faboritoen artean Roglic (TJV) eta Thomas (IGD) izan dira erorikoak jasan dituztenak.

Gaurko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#493 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 2. etapa

Van der Poelek (AFC) etapa eta maillot horia

Bigarren etapa eta lider aldaketa. Alaphilippe (DQT) faborito bazen ere, Van der Poelek (AFC) nagusitasuna erakutsi du bi igoeratan: lehenean gainsariak lortzeko eta bigarrengoan etapa garaipena, eta nola ez, maillot horia. Aitona gogoan izan duela ere esan du kazetarien aurrean emozioa ezkutatu ezinda.

Gaurko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

Podcastera harpidetu

#463 Tropela.eus podcastak: 2021eko Milan-Sanremo

2021eko Milan-Sanremo, 112. edizioa

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) aurtengo Milan-Sanremoan ikus dezakegunaren inguruan aritzen dira. Bertan ibilbidea nolakoa izango den gogora ekartzeaz gain, Tropelako kinielari errepasoa ematen diote. Zalantzarik gabe, lehia hiru hautagai nagusien artean kokatzen dute: Alaphilippe (DQT), Van Aert (TJV) eta Van der Poel (AFC).

Podcastera harpidetu