Contador jaun eta jabe Zallan

Alberto ContadorEspero bezala, Contadorrek erraz poltsikoratu du Euskal Herriko aurtengo itzulia. Itzulia eta bigarren etapa garaipena, bigarrenez jarraian. Eskerrak Samuelek erlojupeko txukuna egin duen ze bestela aurreratu egingo baizukeen. Maldan gora eta behera ziztu bizian joan da eta azkenean bigarren sailkatuari, Colomi, 30 segunduko errentarekin gailendu zaio sailkapen nagusian. Hori bai, aipatzekoa Colomek egindako erlojupekoa, Contadorrek mallorkiarra itzalean utzi badu ere, merezitako bigarren postua lortu baitu, bai etapan baita sailkapen nagusian ere. Samuelek podium egitea lortu du eta ez da gutxi izan (galtzerdietako eraztun olinpikoek lagundu al diote?). Evansek, berriz, espero baino maila baxuagoa eman du eta podiumetik kanpora geratu da ondorioz. Continue reading “Contador jaun eta jabe Zallan”

Euskalteleko txirrindularien astea

Larrearen garaipena 2008ko Burgosko itzulianBerandu nator, bai, baina ez nuke aurreko astean Euskaltel-Euskadi talde euskaldunak izan dituen garaipenak aipatu gabe gehiago atzeratu. Nire aitak dioen bezala “berandu baina seguru!”.

Aurreko astean jokatu zen Burgosko itzulia eta bertan Fernandez de Larreak sprintean (nola ez) amaitu zen 3. etapan garaipena lortu zuen. Oker ez banako aurtengo 4. garaipena du gasteiztarrak. Bejondeizula Koldo!

Bigarren garaipena sonatuagoa izan da. Eta ez da harritzekoa lau urtez behin jokatzen diren joku olinpikoetan urrezko domina eskuratzea ez baita txantxetakoa. Samuel Sanchezek hori egun zuen Txinako harresiaren inguruan jokatu zen lasterketan. Asturiarrak “ESP” maillota eta Euskaltel-Euskadiko kaskoa buruan zuela eskuak aurpegira eraman zituen helmuga lehen postuan gurutzatu zuenean. Rebellin zaharrak (edo azeri zaharrak) zilarrezko dominarekin konformatu beharrean izan zen eta Cancellara brontzezkoarekin. Continue reading “Euskalteleko txirrindularien astea”

Aitor Gonzalez Suitzako Tour-ean garaile

Mendiko sailkapenean Roberto Laiseka nagusi.

Euskaltel-Euskadiren bigarren garaipen garrantzitsua izan da Dauphine Libereren ostean. Azken etapa arte Rogers australiarra izan bazen itzuliko lider, itzuliko 9. etaparen garaile Aitor Gonzalez izan da eta behar besteko abantaila eskuratu ostean itzulia bereganatu du. Baina Euskaltel-Euskadi-ren garaipen honi mendiko sailkapenekoa gehitu behar zaio, izan ere, Roberto Laiseka txirrindulari algortarrak irabazi baitu.

Michael Rogers australiarra sailkapenean bigarren izan da 22 segundora eta Jan Ullrich alemaniarra hirugarren 1’36ra.