Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 18. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola gaurkoan ihesaldiak behar besteko abantaila lortu duela kontatzen digu etapa garaipena lortzeko. Armée (LTS) izan da nagusi etapa garaipenaren lehian, baina faboritoen artean izan da mugimenduak. Froomek (SKY) jarraitzen du lider.
Etiketa Artxiboak:podcast
#228 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 17. etapa
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 17. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola Deniflek (ABS) ihesaldiko indartsuena izateaz gain atzetik zetozen oilarrei eusteko gai izan dela kontatzen digu etapa garaipena lortuz. Froomek (SKY) lidergoari eusten dio baina gaur sufritzea tokatu zaio.
#226 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 15. etapa
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 15. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan Ibanek atseden egun aurreko etapa garrantzitsuan ihesaldiak protagonismoa izan badu ere, faboritoen tropeletik aurrera eginda Lopezek (AST) etapa garaipena lortu duela kontatzen digu. Faboritoen artean mugimenduak izan badira ere, Froomek (SKY) lider jarraitzen du. Bihar atseden eguna.
#225 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 14. etapa
Egoitzek (@elizaso) grabatu du 2017ko Espainiako Vueltaren 15. etaparen mini podcast hau. Gaurkoan ihesaldiak etapa garaipena lortzeko aukera izan duela kontatzen du. Borako bi txirrindulari izan dira ihesaldian, bat Majka (BOH), eta bere taldekideak egindako lan eskergari eta bere indarrei esker, etapa garaipena lortzeko gauza izan da. Faboritoen nagusien artean mugimenduak izan badira ere Froomek (SKY) ez du arazorik izan lidergoari eusteko.
#224 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 13. etapa
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 13. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan kontatzen digu nola Trentinek (QST) bere 3. etapa garaipena lortu duen. Notizia txarra Omar Frailek (DDD) lasterketa utzi duela izan da eta orain 5 dira ditugun euskal ordezkariak. Lidergoan Froomek (SKY) jarraitzen du.