Mende: oroitzapen gozoa

2011ko azaroaren 11. Data horren harira albiste iturri bilakatu zaigu ONCE txirrindularitza taldea izandakoa. Izan ere, talde hartako partaide ohi asko mahai baten bueltan elkartu dira. Tropelzale asko, gazteak zaretenez, ez zenuten taldea ezagutuko, edo akaso ez duzue oroituko haren bilakaera. Hamaika garaipen lortu zituzten Manolo Saizek zuzendutako ziklistek. Pixka bat zaharragoak garenok ondo gogoratzen ditugu talde horren balentriak. Nik, bereziki, 1995eko Tourrekoak. Continue reading “Mende: oroitzapen gozoa”

Lan eginez gero, emaitza onak lor daitezke

Ez gaitu harritu. Espero zitekeen zerbait zen. Kontrakoa gertatu izan balitz ere normaltzat hartuko genukeen. Atzo eguerdian Carlos Sastrek prentsaurreko baten bidez agur esaten zion txirrindularitza profesionalari. 35 urterekin eta azkeneko 15ak kirol honi estuki lotuta.

1997an eman zion hasiera bere ibilbide profesionalari. Once taldearekin hasi zen, Manolo Saiz-en eskutik. Baina zalegoak CSC taldean hasi zenean ezagutu zion batez ere. 2003An Frantziako Tourrean etapa bat irabazi zuen (Pirinioetako lehena, eta agian oso ondo oroitzen naiz Tour hura ikusgarria izan zelako: Armstrong – Ullrich bataila, Zubeldia – Mayo Euskaltel-Euskadi tandema ikuskizuna emanez eta gainera Alpe d´Huez-en etapa poltsikoratuz, Belokiren erorketa eta ondorioz amerikarraren ziklo kros espektakulua…). Nik 2003ko uztaileko egun hartan ezagutu nuen Leganesen jaiotakoa baina El Barracon (Avila) finkatutakoa. Oso forma bitxian ospatu zuen etapa garaipena (eta era original batean): txupete bat atera zuen mailloteko poltsikotik eta ahoan sartu zuen. Ivan Bassoren alde lan egin arren Tour hartan, sailkapen nagusian 9. tokian amaitu zuen.

Continue reading “Lan eginez gero, emaitza onak lor daitezke”

Podiumean, behingoz?

Denbora ez da alferrik pasatzen. Bederatzi urte joan dira euskal ziklista bat hiru asteko itzuli batean podiuma azkeneko aldiz igo zenetik. Aurten Igor Antonekin amets egin dezakezu? Amets egitea librea da eta Antonek iaz, Espainiako Itzulian bertan, erakutsi zigun gai dela onena edo onenetako bat izateko. Ea ba… Continue reading “Podiumean, behingoz?”

Virenque ematen du

Virenque eta Voeckler

2004ko tourrean Richar Virenque frantziarrak azkeneko aldiz irabazi zuen mendiko sailkapena. Aurreko tourrean bere ametsetako bat betetzea lortu zuen eta pozik utzi zuen txirridularitza profesionala maillot horia janztea lortu baitzuen, hori bai edizio hartan mendiko sailkapen nagusia eskuratu zuen. Garaipen hartaz aparte, urte hartan hamargarren etapa eta lehiakortasuna saria irabazi zituen, guztira mendiko sari nagusia zazpitan irabazi zuen. Aldeko eta kontrako jendea zuen. Continue reading “Virenque ematen du”

Oslotik L’Alpe d’Huezera, Donostiatik igarota

Lance Armstrong erretiratu egin da. Edo hobeto esanda, AEBetako lasterketa batzuetan baino ez du parte hartuko aurrerantzean. Tourra, klasiko handiak eta abar bukatu dira. Kitto. Nahiko oharkabe joan da Armstrong, baina txirrindularitza zale gehienontzat joan den urteko Tourra eta gero erretiratu zen, orduan iragarri zuelako Europan ez zela berriz ere lehiatuko. Haren jaioterritik milaka kilometrora gaude, baina ematen du hemendik aurrerakoa ez dela oso gozoa izango, hasieran behintzat, dopinaren zurrunbiloaren erdian baitabil. Salaketa han, salaketa hemen. Hala eta guztiz ere, esan bezala urrun dago Armstrong eta legez kanpo edo lege barruan jardun zuela epaitzeko urrutiegi, nik behintzat eskuartean dudan informazio apurra kontuan hartuta. Jaungoikoa ala deabrua den ez dut nik esango. Continue reading “Oslotik L’Alpe d’Huezera, Donostiatik igarota”