Euskaldunek lortzen duten bigarren garaipena izan da (lehena Igor Antonek eskuratu zuen Gaztela eta Leoneko Itzulian). Ez da naparrak lortzen duen lehen garaipena Asturiaseko proban; orain bi urte ere lehen etapa irabazteko gauza izan zen, orduan Liberty taldean aritzen zela.
Taldeari eskertu nahi izan dio garaipena guztien lanari esker lortutako garaipena izan dela garbi utzi nahirik. Garaipena, berriz, bere emazte eta etorkizuneko semeari eskaini nahi izan dio.
Etapa garaipenaz gain lasterketaren lider maillota eskuratu du. Horrek poza areagotu dio baina kosziente dira galtzeko arriskua dutela.
Ikusi beharko dugu ia nola joaten diren hurrengo egunak. Lasterketako faborito nagusia Vicioso da eta gertu gertutik zaindu beharko dute lasterketa honetan etapa garaipena baino zerbait gehiago lortu nahi badute behintzat.
Azkenean iritsi da euskaldunon lehen garaipena.
Euskaltel-Euskadiko Koldo Fernadez de Larreak irabazi zuen atzokoan Gaztela eta Leongo itzuliko azken etapa, Guardon hasi eta Riañon bukatu da 158 kilometroko luzera eduki duen etapa. 3 ordu, 58 minutu eta 28 segunduko denbora behar izan du helmuga gurutzatzeko eta denboraldiko bere bigarren garaipena lortu du.