#195 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 8. etapa

Egoitzek (@elizaso) prestatu du 2017ko Frantziako Tourreko 8. etaparen mini podcast hau. Bertan Calmejanek (DEN) aste osoan saiatu ondoren etapa garaipena eta mendiko maillota lortu dituela kontatzen digu. Faboritoei dagokienez, aldiz, aldaketarik gabe eta Froomek (SKY) jarraitzen du lider.

#183 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 19. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroko 19. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan Mikel Landak (SKY) hainbeste kosta zaion garaipenaz aritzen da, baina baita Pello Bilbaoren (AST) laugarren postuaz ere. Euskaldunak, beraz, bikain gaurko etapa honetan.

#181 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 17. etapa

Ibanek (@piban) 2017ko Italiko Giroaren 17. etaparen mini podcast hau prestatu du. Bertan kontatzen digu nola ihesaldi jendetsua izan den eta indartsuena Rolland (CDT) frantziarra izan den.

#175 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroaren 11. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan nola egun guztian protagonista izan eta gero Omar Frailek (DDD) etapa garaipena lortu duen kontatzen digu. Horretaz gain Mikel Landa (SKY) errekuperatu bat eta sailkapen nagusikoak nola ikusten dituen kontatzen digu.

#171 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 8. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Italiako Giroko 8. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Podcastean Gorka Izagirrek (MOV) garaipen garrantzitsu hau nola lortu duen kontatzen du baita Mikel Landaren (SKY) mugimendua aztertu ere.