Erromako zirkuituan amaitu da 2018ko Giroa. Bertan ezer gutxi zuten sailkapen nagusiko txirrindulariek egiteko dena erabakita baitzen. Etaparen lehian zirenak saiatu dira eta azkenean esprintak erabaki du garailea. Gaurkoan Sam Bennett (BOH) izan da azkarrena maillot ciclaminoaren aurretik. Giroaren garailea Froome (SKY) izan da, gazterik onena Miguel Angel Lopez, mendiko sailkapeneko irabazlea Froome bera, ciclaminoa Vivianik (QST) eraman du, taldekakoa SKYk eta euskaldunik onena Pello Bilbao (AST) izan da, orokorrean 6. sailkatuta. Hau guztia Imanol Lluciak (@imanolllucia) kontatzen digu mini podcast honetan.
Etiketa Artxiboak:Froome
#256 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 20. etapa
2018ko Giroko 20. etapa zuten txirrindulariek beraien sailkapen nagusiko postuengatik lehiatzeko. Froome–Dumoulin eta Miguel Angel Lopez–Carapaz ziren besteak beste. Hala ere etapa garaipena ihesaldian egon da eta bertako indartsuena Mikel Nieve (MTS) naparra izan dugu. Egoitz Lizasok (@elizaso) kontatzen digu gertatutakoa eta bere analisia.
#255 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 19. etapa
Ikaragarrizko etapa izan da 2018ko Giroko 19. etapa hau. Bezperan Yates (MTS) liderraren ahulezi zantzuak animatuta akaso, SKY taldeak lasterketa puskatzea erabaki du Froomen (SKY) urrutiko eraso batekin. Ingelesak etapa eta maillot arrosa eskuratu ditu. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.
#250 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 14. etapa
Zoncolan handia igo behar izan zuten txirrindulariek 2018ko Giroko 14. etapa horretan. Bertan, inork gutxik espero moduan, Froomek (SKY) lortu zuen etapa garaipena. Atzetik Simon Yates (MTS) lidergoa sendotuz. Gainontzeko faboritoek denbora utzi galerak izan zituzten. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast honetan.
#247 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa
Liderra bera gailendu da Giroko 11. etapa honetan, Simon Yates (MTS). Atzetik Dumoulin (SUN) eta berriro ere denbora galtzen Froome (SKY). Hau eta gehiago kontatzen digu Imanol Lluciak (@imanolllucia) mini podcast berri honetan.