#482 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 14. etapa

Fortunatok (EOK) irabazi du Zoncolanen amaitutako etapa

Zain ginen Zoncolaneko etapa iristeko eta iritsi da eguna. Akaso gehiago espero genuen, baina gauza batzuk argitzeko balio izan du. Alde batetik ihesaldikoen lehian nola Fortunatok (EOK), Contadorren talde gonbidatuko txirrindulariak, garaipen handia lortu duen Zoncolanen. Bestetik, hautagai nagusienei dagokionez, Bernal (IGD) indartsuena dela eta koxka bat beherago Simon Yates (BEX) dagoela ikusi da.

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#479 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 11. etapa

Schmid (TQA) gazteak lortu du Giroko 11. etapan garaipena

Sterratoko etapa izan da hamaikagarren hau. Bertan ihesaldiak behar besteko abantaila izan du etaparen lehian izateko. Bi gazte izan dira protagonista bertan, Covi (UAD) eta Schmid (TQA), non azken honek garaipena lortu duen. Sailkapen nagusian ere lehia izan da eta Bernal (IGD), liderra, guztien gainetik gailendu da.

Honen eta biharko 12. etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast berri honetan.

#477 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 9. etapa

Bernalek (IGD) etapa garaipena eta maillota lortu ditu

Atzoko etapa, esterratan amaiera zuena, faboritoen probetsi zuten sailkapen nagusian denbora tarteak ateratzeko. 9. etapa honetan, Bernalek eman zuen erakustaldian azken kilometroetan inork ez jarraitzeko moduko erasoaldia emanda. Etapa garaipena eta maillot arrosa eskuratu zituen kolonbiar gazteak.

Honen eta gaurko 10. etapan eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Perez (@piban) podcast berri honetan.

#471 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 4. etapa

Dombrowskik (UAD) lortu du etapa garaipena ihesaldian sartu izanari esker

Berriro ere ihesaldiak bidea egitea lortu du egun euritsu honetan. Tartea nahiko lortu dute iheslariek tropel nagusiarekiko, eta bertako indartsuena Dombrowski (UAD) amerikarra izan da. Lider aldaketa ere izan da, izan ere Gannak (IGD) tropelaren erritmoari eusteko gai ez da izan, ezta Giro honetako faboritoetan aurkitzen zen Almeida (DQT) besteak beste. Italiar bat izango da lider berria, gaurkoan bigarren sailkatu den De Marchi (ISN).

Hau eta faboritoen artean izan de lehia errepasatzen du Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.

#467 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa

2021ko Italiako Giroa. Ibilbidea

Badator 2021eko lehen itzuli handia! Ohiko egutegiari jarraituz, aurtengo 2021eko Italiako Giroa larunbatean bakarkako erlojuaren kontrako saio batekin ekingo zaio eta 21 etapen ostean, Milanen amaituko da beste erlojuaren kontrako saio batekin. Italiako lasterketa honi errepasoa egin, eta batez ere, kiniela aztertzeko, podcast honeta Lander Garro (@landergarro), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira.

Ez ahaztu sarien lehian izateko Laboral Kutxak babestutako sailkapena dugula. Eman izena kiniela gordetzerakoan! Zorte on!