Hasi da 68. Espainiako Itzuliko edizio berri bat. Bi etapa goazen arren, gauza nabarmen ugari gertatu dira. Hurrengo hitzetan laburbiltzen saiatuko gara kolore urdina ardatz nagusitzat hartuz.
Itsaso urdina. Itsaso urdinaren gainean hasi zen Vuelta. Ikusgarria benetan Vilanova de Arousako irteerako irudiak. Gainera txirrindulariak irteera lerro horretara iristeko txalupak erabili behar izan zituzten. Oso era originala antolatzaileen partetik urteko azken itzuli handiari hasiera emateko.
Lortuko al du Nibalik Espainiako Vueltan nagusitzea? Hori da neure buruari egiten diodan galdera nagusia itzuliaren atarikoan. Zergatik? Bada garaipena lortuz gero, azken 20 urteetan soilik hiru txirrindularik egin dutena berdinduko lukeelako: denboraldi berean bi itzuli handitan gailentzea. Miguel Indurainek (1993), Pantanik (1998) eta Contadorrek (2008) erdietsi dute hori.
