#447 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 21. etapa

Geoghegan Hart (IGD) dugu 2020ko Italiako Giroko irabazlea

2020ko Italiako Giroko 21. etapa honekin amaitu da aurtengo bigarren itzuli handia. Erlojuaren kontrako saioan, espero bezala Gannak (IGD) lortu du etapa garaipena, bere 4 garaipena Giro honetan. Horretaz gain, ordea, INEOS taldeak, Geoghegan Hartek (IGD) Hindleyri (SUN) ateratako denbora tarteari esker, egungo txapeldun berria dugu. INEOSek, beraz, egun borobila gaurkoan. Podiuma Keldermanek (SUN) osatu du. Pello Bilbaok (TBM), aldiz, Almeidak (DQT) egin duen erlojupeko bikainaren ondorioz, postu bat galdu eta 5. amaitu du azkenean.

Hau eta Tropelako puntuaketa nola geratu den kontatzen digu Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#421 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 1. etapa

Ganna (IGD) nagusitu da Giroko lehen etapa honetan

Jokatu da 2020ko Italiako Giroko lehen etapa, bakarkako erlojuaren kontrako saioa. Bertan espero moduan Ganna (IGD) nagusitu da eta arrosaz jantzi da. Zortea, berriz, ez du alde izan Miguel Angel Lopezek (AST) eta eroriko baten ondorioz lasterketa utzi beharrean izan da.

Hau eta biharko etapan eman dezakeena Iban Hernandezek (@piban) kontatzen digu podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#417 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 20. etapa

Pogacarrek (UAD) Tourra eta gainontzeko “guztia” irabazi du

Gaurko 20. etapa erabakigarria izan da 2020ko Frantziako Tourreko garailea erabakitzeko. Bertan ezustekoa emanda, Pogacarrek (UAD) izugarrizko erlojuaren kontrako saioa eginda, etapa garaipena, mendiko sailkapena, gazteen sailkapena, eta garrantzitsuena, Tourra bera irabazi ditu Roglicek (TJV) hein batean ez baitu espero zen bezain saio ona burutu. Podiumeko postuetan ere aldaketa izan da Portek (TJV) saioa ona egin baitu eta aldiz Miguel Angel Lopezek (AST) oso kaxkarra. Hain kaxkarra non Mikel Landak (TBM) eta Enri Masek (MOV) sailkapen nagusian ere aurreratu egin duten kolonbiarra.

Etapari errepasoa eta biharko azken etapak eman dezakeenaren kontakizuna duzue podcast honetan bilduta Iban Hernandezen (@piban) eskutik.

Podcastera harpidetu

#372 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 10. etapa

Roglicek (TJV) irabazi du Vueltako 10. etapa

Gaur Espainiako Vueltako 10. etapa jokatu da, 36km-tako erlojupekoa. Bertan espero bezala indartsuena Roglic (TJV) izan da. Esloveniarra nagusitasun handiz gailendu da bere arerioen aurka eta etapa garaipena lortzeaz gain Vueltako lider berria da. Gaurko galtzaile nagusia Quintana izan da helmugan Roglicekiko 3’06” galduta.

Etaparen errepaso sakonagoa entzungai duzue Imanol Lluciak (@imanolllucia) grabatu duen podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#353 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 13. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 13. etapari errepasoa egiten dion podcasta duzue hau. Iban Perezek (@piban) kontatzen digu nola ezustean Alaphilippek (DQT) etapa garaipena eta lidergoa lortu zituen. Ondorioz Tour hau irabazteko hautagai bihurtu da. Bigarren Thomas (INS) izan da eta hirugarren De Gendt (LTS).

Lasterketa jada Pirinioetan da. 14. etapa Tourmaleten izango da eta eman dezakeenaren aurre analisia ere egiten du Ibanek.