Multzo bat gutxiago aurtengo Tourrean

Dakizuen moduan, lehiaketa bakoitzerako multzoak prestatzen ditugu. Hauek erabakitzerako orduan, gehienbat lasterketa mota – klasikoa, itzulia, ibilbide mota,… – eta izan daitezkeen txirrindularien baitan osatzen ditugu. Normalean 8-10 egun lehenago irekitzen ditugu kinielak, baina itzuli handien kasuan – Tour, Giro eta Vueltan – 14 egun lehenago ere izaten da informazioa fidagarriagoa lehenago izaten baita.

Aurtengo urtea, ordea, desberdina izaten ari da. Guztiok ondo dakigun moduan, COVID-19ak gure bizitzak guztiz baldintzatu ditu eta baita txirrindularitza bera ere. UCIk egutegi berria argitaratu zuenean, jada Giroa ez zen lehen lasterketa izango eta horren ordez Tourra jarri zuten. Horretaz gain, lasterketen itzulera Tourra baina hilabete lehenago izan da non urte arrunt batean hilabetez aritzen diren txirrindulariak lasterketa desberdinetan lehian.

Kontuak kontu, guk nahiko argi genuen aurtengo hautagai nagusiak Bernal (INS) Dumoulin (TJV) eta Roglic (TJV) izango zitezkeela, baina hauekin batera beste multzo bat ere sortu genuen Froome (INS) – 4 Tourren garailea) -, Kruijswijk (TJV) – iaz podiumean izan zena Bernal eta Thomasen atzetik – eta Thomas (INS) bera – iaz bigarren, eta 2018ko garailea-.

2020ko Tourreko kiniela abuztuaren 13 gauean ireki genuen, Dauphine Kriteriumeko bigarren etapa amaitu ostean. Egia da INEOS taldeko biak ez genituela mailarik egokienean ikusi eta zalantzak zeudela batez ere Froomekin – sasoiaz gain, hurrengo urtean Israel Start-up Nation taldean izango baita-. Herbeheretarraren kasuan, aldiz, Dauphineren 4. etapan, jada kinielak egiteko epea irekita, eroriko bat izan eta lasterketa utzi beharrean izan zen. Ez zen larria izan eta errekuperatuko zela pentsa zitekeen, baina atzo jakin genuen moduan ez da horrela izan. Ez ahaztu eroriko asko izan zirela etapa horretan eta txirrindulariek ere protesta egin zutela segurtasuna aldarrikatuz.

Egoera honetan, asteazken honetan, INEOS taldeak ez Froome ezta Thomas ere aurtengo Tourrera ez eramatea erabaki du. Batari Vuelta irabazteko helburua jarri diote eta besteari Giroaakaso Evenepoelen lesioak erabakian zerikusia izan dezake? -. Horrenbestez, Kruijswijk soilik geratzen zen multzoan. Bada atzo, berak eta taldeak jakinarazi zuten moduan, erorikoa espero baino larriagoa izan zen eta Tourrean ez da izango. Horrenbestez, “Hautagai nagusiak 2” multzo hori umezurtz geratu zaigu.

Dakizuen moduan, Tropelak 15 urte daramatza sarean eta aurtengo Tour hau 16. Tourra izango da. Ez da lehen aldia horrelakoren bat gertatzen zaiguna.

2006ko Tourrean “Hautagai Nagusiak” multzoan bi txirrindulari genituen: Basso (CSC) eta Ullrich (TMO). Biak ziren faborito eta bietako bat aukeratu beharra zegoen. Tourra abiatu aurretik, ordea, Operación Puertoren berri eman zen eta bi txirrindulariak Tourretik kanpo geratu ziren. Multzoa, beraz, ezerezean geratu zen baina bat aukeratu behar zen, orain gertatu zaigun moduan. Joan ala ez joan, bat aukeratu beharra dugu.

2006an izan zen moduan, oraingoan ere ezer gutxi aldatzen da jolasari dagokionez. 26 txirrindulari izango ditugu guztiok kinielan, baina 25 izango dira puntuak emateko aukera izango dutenak. Horiek izango dira ondo aukeratu beharrekoak.

Zorte on guztioi eta ea Tour on bat ikusteko moduan izaten garen!

#387 Tropela.eus podcastak: 2020 denboraldia hasierak erakutsi diguna

Denboraldi honetako bigarren podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira azken asteetan txirrindularitza profesionalak eman duena errepasatzeko. Gogoan izan behar da egun gutxi barru abiatuko dela Tropelaren 2020ko denboraldia, koronabirusak hasera hau arriskuan jartzen ez badu behintzat.

#279 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 20. etapa

Imanol Lluciak (@imanolllucia) 2018ko Frantziako Tourreko 20. etaparen inguruko podcasta duzue hau. Azken aurreko etapa, Senperen jokatua, Tom Dumoulinek (SUN) irabazi zuela kontatzen du. Froome (SKY) etapa garaipen gabe geratu da etapa irabazlearengandik segundo batera, baina Roglicekiko (TLJ) lortutako tartea nahikoa izan du podiumeko postuetan sartzeko. Tourra Thomasek (SKY) irabazi du.

#276 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 17. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 17. etapa, Kangert (AST) izan bada protagonista ere, Quintanak (MOV) irabazi du. Gainera sari bikoitza lortu du izan ere taldekako sailkapeneko lidergoa ere berreskuratu dute. Etapa “esperimentu” honetarako ikusmina zegoen eta irteera espero baino kaxkarragoa izan bada ere, sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu. Thomasek (SKY) lidergoari sendo eusten dio baina Froome taldekideak (SKY) postu bat galdu du Dumoulin (SUN) bere aurretik helmugaratu baita. Hau eta gehiago kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#260 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 1. etapa

Podcast honetan Egoitz Lizasok (@elizaso) 105. den Frantziako Tourraren lehen etaparen analisia egiten digu. Bertan kontatzen digu nola esprintean Gaviria (QST) gaztea nagusitu den Sagan (BOH) eta Kittelen (TKA) aurretik, etapaz gain, lidergoa ere eskuratuz. Aurpegiaren beste aldea Froome (SKY) eta Quintanaren (MOV) estutik etorri da.