#256 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 20. etapa

2018ko Giroko 20. etapa zuten txirrindulariek beraien sailkapen nagusiko postuengatik lehiatzeko. FroomeDumoulin eta Miguel Angel LopezCarapaz ziren besteak beste. Hala ere etapa garaipena ihesaldian egon da eta bertako indartsuena Mikel Nieve (MTS) naparra izan dugu. Egoitz Lizasok (@elizaso) kontatzen digu gertatutakoa eta bere analisia.

#255 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 19. etapa

Ikaragarrizko etapa izan da 2018ko Giroko 19. etapa hau. Bezperan Yates (MTS) liderraren ahulezi zantzuak animatuta akaso, SKY taldeak lasterketa puskatzea erabaki du Froomen (SKY) urrutiko eraso batekin. Ingelesak etapa eta maillot arrosa eskuratu ditu. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#250 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 14. etapa

Zoncolan handia igo behar izan zuten txirrindulariek 2018ko Giroko 14. etapa horretan. Bertan, inork gutxik espero moduan, Froomek (SKY) lortu zuen etapa garaipena. Atzetik Simon Yates (MTS) lidergoa sendotuz. Gainontzeko faboritoek denbora utzi galerak izan zituzten. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast honetan.

#247 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa

Liderra bera gailendu da Giroko 11. etapa honetan, Simon Yates (MTS). Atzetik Dumoulin (SUN) eta berriro ere denbora galtzen Froome (SKY). Hau eta gehiago kontatzen digu Imanol Lluciak (@imanolllucia) mini podcast berri honetan.

#245 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 9. etapa

Mini podcast honetan Iban Perezek (@piban) Giro honetako bigarren atseden egunaren aurreko etapak emandakoa kontatzen digu. Hau izan da hautagai nagusien lehen test garrantzitsua eta bertan Simon Yates (MTS) gailendu. Galtzailerik nagusienak, berriz, Froome (SKY) eta Aru (UAE) izan dira.