Txapeldun handi baten agurra

Asteburu honetan ospatzen dira Danimarkako Bogense hirian Munduko ziklokros txapelketak. Emozioa eta oso lasterketa irekiak espero dira gazte mailatan eta emakumezkoen elite lasterketan. Aste haseran ikus zitekeen elurra joan da zirkuitutik, baina oso barruti azkarra espero da eta edozein akats edo ustekabekok indartsuenaren aukerak zaputz ditzake. Zalantza gutxienak gizonezkoen elite mailan daude. Sorpresa handia bailitzateke denboraldia goitik behera dominatu duen Mathieuvan der Poel nederlandar gazteak ez balu bere bigarren mundukotxapelketa lortuko. Toon Aerts eta Wout van Aert eduki beharko lituzke hurbilen, baina bi belgikarrek ez dute erraza izango. “Txapeldun handi baten agurra” irakurtzen jarraitu

Basque Country Challenge by Itzulia, emakumeei protagonismo gehiago emateko azken lasterketa berria [inozentada]

2019. urtean emakumeek aspaldi ez bezala protagonismo nabarmena izango dute euskal errepideetan. Aurtengo Donostiako Klasikoaren aurkezpenean jakin genuen nola Leire Olaberriak zuzenduta Emakumezkoen Donostiako Klasikoa ere izango dugula hurrengo urtean. Hori gutxi ez eta Itzuliarekin batera Basque Country Challenge by Itzulia egun bakarreko lasterketa ere antolatzea erabaki du OCETAk.

Leirerekin baba-jan otordu bat egiteko geratu ginen orain egun batzuk eta bertan Itzulian ere Klasikoan bezala zerbait egin beharko genukeela pentsatu genuen” adierazi digu Julian Eraso OCETAko presidenteak. “Gu beti izan gara emakumeen aldeko ekintzetan aitzindari. Adibidez, podiumeko azafatak kentzen aurrenetakoak izan ginen eta bide horretan jarraitu nahi dugu bai Emakumezkoen Donostiako Klasikoarekin baita orain ezagutzera ematen ari garen Basque Country Challenge by Itzulia”. “Basque Country Challenge by Itzulia, emakumeei protagonismo gehiago emateko azken lasterketa berria [inozentada]” irakurtzen jarraitu

#306 plus, Tropela.eus podcastak: Biba Coppi!

Podcast hau 2018ko urriaren 20an grabatua izan zen Libros de Rutaren behin behineko dendan. Bertan Raul Perezek (@raulperezmartin) argitaratu berri duen bigarren liburuaren aurkezpena egin behar zuenez, egoera probestuz, Egoitz Lizasok (@elizaso) gidatuta podcast formatua eman zioten. Hauxe duzue bertan bizitakoaren audioa.

Argazkia: Noticias de Gipuzkoa

#306 Tropela.eus podcastak: 2018ko denboraldiari errepasoa

Hauxe duzue urteari errepasoa ematen dion podcasta. Bertan Imanol Llucia (@imanolllucia), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu ziren podcasta zuzenean grabatzen Libros de Rutak ere 5. urteurrenean behin behinean irekitako denda fisikoan. Hirukoteak denboraldi osoari errepasoa emateaz gain “tropeltxoko graziosoak” zer diren azaltzen dute.

ZOZKETA: esatariek errepasoan akats larri bat egiten dute. Zein da? Gehitu zuen erantzunak iruzkinean eta #tropelafaktorea-ren kamisetaren zozketa batean sartuko zarete. Erantzunak emateko epea hurrengo igandea, urriaren 28a, gaueko 23:59etan amaitukoa. Erantzun zuzen guztien artean egingo dugu zotz. Zorte on!!

#305 Tropela.eus podcastak: 2018ko Lombardia

Larunbat honetan jokatuko da Tropelan denboraldiko azkena izango den klasikoa, Lombardia. Lasterketa honen inguruan solasean Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira. Bertan egun hauetan Italian jokatzen ari diren klasikoez aritu dira ikusteko ea zein txirrindulari izan daitekeen indartsu larunbatean. Nola ez, bertan Tropelako kinielari ere errepasoa egiten diote solaskideek.