Iban Mayorentzat Burgosko Itzulia

Mayo liderraren maillotarekin podiumeanAzken etapan ez da inolako sorpresarik egon eta igorrekoak nahiko lasai eutsi dio lidergoari. Ondorioz, berarentzat Burgosko Itzulia eta podiumera irabazlearen maillot morea eta saria jasotzera. Garaipen oso garrantzitsua punturik ahulena bezala burua duen batentzat. Iban Mayo konfidantzarekin eta buruz ongi, kontzentratuta, dagoenean edozertarako gauza da zaleok ongi dakigu.
Aurten lortzen duen 3. garaipena du eta berriz ere euskal zalegoa itxaropentsu da Espainiako Vueltari begira. Igorrekoak Vueltan parte hartuko du eta faboritoen artean jarri beharko genuke. Halere, Tourrean ikusi bezala edozertarako gauza da eta lehen astean etxera joango balitz inor ez litzateke harrituko.

Ea talde laranja osoa lasterketa on bat egiteko gai den. Burgosko Itzulian taldekako sailkapena irabazi dute eta podiumean oso gustura ikusi ditugu. Zein ez da igotzen gustura podiumera?

Euskaltel-Euskadi Burgosko podiumean