Mayo garaile Burgosko etapa erreginean

Gaur amaituko da Burgosko Itzuliaren 28. edizioa eta itxura guztien arabera Iban Mayo izango da garaile atzoko etapa irabazi ostean.

Mayo garaileNeilako Lakuetan amaitzen zen atzoko etapa eta txirrindulari askok beraien saiakera burutu bazuten ere, azken igoeran Mayok egindako erritmo aldaketa gogorrak garaipena eman zion. Inork ez izan zion jarraitu eta 21 segundoko aldea atera zion bigarrenari, Soler kolonbiarrari. Sailkapen nagusian lider jarri da eta bigarrena den Jose Antonio Pecharromani 49 segundoko abantaila ateratzen dio.

Miranda de Ebro eta Burgos artean gaur jokatuko den etapan ezustekorik ezean, Mayo izango da aurtengo Burgosko Itzuliko garailea eta badirudi bera izango dela mendiko sailkapeneko irabazlea ere. Taldekako sailkapeneko garaipena Euskaltel-Euskadi eta Comunitat Valencianaren artean jokatuko dute gaur, bi hauen artean 8 segunduko aldea besterik ez baitago.

Badirudi Madariagak egindako adierazpenek igorreko txirrindularia motibatu egin dutela eta bere doaiak erakusteko irrika izan duela. Gogoratu Madariagak Mayo eta Zubeldiaren kontratu berritzeaz hitz egin duela. Bere hitzetan berritze hauek baxuagoak izango dira eta lortutako helburuen arabera gehiago ala gutxiago ordaintzearen aldekoa da. Azken kontratuetan, Mayok 600.000 euro jasotzen zituen urteko eta Zubeldiak 528.000 euro. Ikusi egin beharko da zer gertatzen den bi txirrindulari on hauekin.

*****

Bestalde, Kaiku taldeak ere garaipenak lortzen jarraitzen du. Atzo Portugalgo Itzulian ihesaldi bati esker Gustavo Cesar espainiarrak 5. etapa irabazi zuen eta baita lidertza lortu ere.