Kontraanalisiak Landisen positiboa konfirmatu du

Landis prentsaurrekoan

Txirrindulari estatubatuarraren “B” analisiak aurreko analisiaren emaitzak konfirmatu ditu eta beraz, testosteronarekin emandako positiboa ofiziala da. Ondorioz, bi urtez ezingo du txirrindularitza probetan parte hartu eta badirudi, Frantziako Tourreko garaipena ere kendu egingo diotela. Hori horrela balitz, aurtengo Tourreko garailea Oscar Pereiro galiziarra genuke.

Oscar Pereirok gaur 18:00tan prentsaurrekoa emango du kontraanilisien emaitzak baloratzeko eta bere iritzia emateko.

Bestalde, Phonak taldeak Floyd Landis txirrindularia taldetik kanporatuko duenaren berria ere zabaldu da “talde barruko kode etikoa ez errespetatzeagatik”. Ikusiko dugu zer gertatzen den. Gogoratu txirrindulari amerikarrak legez kanpoko produkturik ez duela hartu adierazi zuela eta analisietako emaitza arraro horiek bere gorputzak berez eragindakoak direla esan zuen.