Euskal txirrindulariak: fitxaketak, beraien egoera…

EuskadiBerri honekin euskal herritarrak diren txirrindularien egoeraren berri eman nahi genuke. Zeresan handiena eman duena Iban Mayoren fitxaketa izan da baina tropelean txirrindulari euskaldun mordoa dabil. Guk prentsan azaldutako informazioa eta gertuko txirrindulariena bakarrik dakigunez, zuen laguntza eskertuko genuke hutsak daudenen informazioa jasotzeko. Adibidez, Orbea taldeak datorren urtean ze txirrindulari izango dituen gustura jakin nahi genuke. Kaiku taldeko zuzendari ohia ere babesle bila dabil baina jada etsipenaren atarian dago.

Ondorioz, zerrendan oraindik aldaketa batzuk izango direlakoan gara. Ea zenbat euskal herritar ditugun 2007an tropelean. Ikus dezakezuen bezala txirrindulari asko dugu talderik gabe. Ea zortea duten eta talderen batean lekua egiten dioten. Oraingoz, hau da datorren urterako guztien egoera, guk daukagun informazioaren arabera (taldez aldatu dutenak beltzez):

ACTIVE BAY (ASTANA): Joseba Beloki, David Etxebarria, Aitor Osa, Unai Osa, Pablo Urtasun.

AG2R: Jose Luis Arrieta.

AGRITUBEL: Mikel Gaztañaga, Jose Alberto Martinez.

BARLOWORLD: Peio Arreitunandia.

CAISSE DEPARGNE: Imanol Erviti, Txente Garcia, David Lopez, Aitor Perez Arrieta, Xabier Zandio.

COFIDIS: Bingen Fernandez.

DISCOVERY: Egoi Martinez.

EUSKALTEL-EUSKADI: Beñat Albizuri, Igor Anton, Lander Aperribay, Andoni Aranaga, Mikel Astarloza, Jorge Azanza, Jon Bru, Unai Etxebarria, Koldo Fdez.Larrea, Dioni Galparsoro, Aitor Hernandez, Iban Iriondo, Markel Irizar, Iñaki Isasi, Andoni Lafuente, Roberto Laiseka, Iñigo Landaluze, Antton Luengo, Iban Mayoz, Aketza Peña, Aitor Perez Galdos, Alan Perez, Ruben Perez, Amets Txurruka, Unai Uribarri, Gorka Verdugo, Haimar Zubeldia, Joseba Zubeldia.

FUERTEVENTURA-CANARIAS: Mikel Artetxe.

KARPIN-GALICIA: David Herrero, Gaizka Lasa.

LA MILANEZA: Angel Vazquez.

LAMPRE: Patxi Vila.

MILRAM: Igor Astarloa.

NOBILI RUBINETTERIE: Eneritz Iturriagaetxeberria.

ORBEA: Josu Agirre, Francisco Javier Aramendia, Iñigo Lazkano, Iker Mezo, Xabat Otxotorena, Julen Zubero, Joseba Zumeta.

QUICK STEP: Juanma Garate.

RABOBANK: Pedro Horrillo.

SAUNIER DUVAL: Iker Camaño, Koldo Gil, Iban Mayo.

EZ DAUKAGU INFORMAZIORIK: Gorka Amuriza, Arkaitz Duran.

TALDERIK GABE: Joseba Albizu, Joseba Agirrezabala, Antonio Berasategi, Iñigo Chaurreau, Iker Leonet, Iker Flores, Jose Antonio Garrido, Gorka Gonzalez, David Latasa, Iker Leonet, Ruben Oarbeaskoa, Juanjo Oroz, Mikel Pradera, Javier Ruiz Larrinaga.

ERRETIRATUA: Josu Silloniz

Zuen laguntza jaso bezain pronto eguneratuko genuke infomazio hau.