Osatarrek eguraldia ere kontra

Unai eta VinoJakindo duzuen bezala, puerto affair-a albo batera uztearen erabakia hartu ostean, inplikatutako txirrindulariek hurrengo urteari begira prestakuntza lanetan hasiak dira. Txirrindulari horien artean Osa anaiak aurkitzen dira. Bazirudien bi anaiek txirrindularitza uzteko erabakia har zezaketela, baina azkenean jarraitzea erabaki zuten.

Aurtengo urte honetan Liberty taldea dopajearen zentru bilakatu da eta iaz taldez aldatu ostean, bete betean harrapatu zituen Osa anaiak zorigaiztoko iskanbila honek. Hala ere, kasua alboratu ostean Osa anaien zorteak beste norabide bat hartu zuela zirudienean, asteazkenean beren entrenamendu saioa egiten ari zirela, haize bolada bortitz batek lurrera bota zituen txirrindulariak. Zarautz parean izan omen zen gertakaria, eta ondorioak ere ez ziren makalak izan: Unai Osak orain urte t’erdi apurtutako lepauztaia berriro ere hautsi du erorketaren ondorioz. Aitorrek ez omen zuen zauri larririk jaso. Unai Poliklinikara eraman zuten eta ebakuntza egin beharko diote.

Osa anaiak beste hainbat txirrindulari euskaldun bezala Tropela Elkarteari beren atsekimendua eta laguntza eman diete. Gure txoko honetatik Unairi animurik indartsuenak bidaltzen dizkiogu eta ia lehen bailehen bizikletara itzultzeko aukera izaten duen. Animo Unai!