Kontuz, birusa!!

BirusaSeguru zuen ordenagailuak babesteko antibirusa, anti-spywarea, firewall-a, anti-phising-a… eta bestelakoak izango dituzuela. Asko dira sarean dabiltzan birus eta gure datuez jabetu nahi duten robot nahiz pertsona. Noski, babesik ez baduzu, kontuz!

Bada alferrik izango dituzue babes guzti horiek gure birusari aurre egiteko. Bai, tropela.eus webgune hau birus batek hartu du eta zabaltzen ari da sarean zehar. Jada berandu da, ez duzu ihesbiderik: Ukan birusak kutsatuta zaude. Atzo izan zen Euskararen nazioarteko eguna. Bertan birus honen berri eman zuten. Birus hau zabaltzen ari omen da munduan zehar (sare bidez?!) eta asko omen dira euskara ikasteko grinak jota izan direnak. Baina, nahikoak al dira? Oraindik euskal autonomi erkidegoko euskaldunen kopurua herenera ez da iristen.

Guk euskaldunen kopurua handitzeko asmo sendoa dugu eta horretarako birus honen aurka ez egitea erabaki dugu. Hobeki esanda, euskarazko hitz eta horri hauekin birusa elikatzen ari gara. Seguru ez duela zure antibirusak detektatu, izan ere ez da sisteman txertatzen, begietatik sartzen baita. Bai, begietatik eta zuzen zuzenean zuen guztion burmuinera. Ongi etorri kutsatuon mundura!!

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.