Nork galduko du gaur Giroa Nostra Signora della Guardian?

Mendiarekin bigarren kontaktua izango dute gaurkoan Italiako Giroko txirrindulariek. Monteverginen amaitu zen etapa baino bukaera gogorragoa du, ia 9 kilometro dituen eta %8ko bataz besteko aldapa igo beharko baitute.

stg18-cunego.jpgFalta diren mendiko etapak kontutan hartuta zaila da gaur Giroa erabakita uztea (hori Armstrongek eta iaz Bassok bakarrik egin dute aspaldian) baina ziur Giro hasieran hautagaien artean zeudenen arteko izen zerrenda murrizten dela. Monteverginen oso indartsu agertu ez ziren batzuk, Popovych edo Savoldellik adibidez, aste honetan beroien sasoi-puntua hobetu ez badute agur esan diezaiokete Giroan izan ditzaketen aukerei.

Bestalde, euskaldun batek “maglia rosa” jazteko aukera izan daiteke. Noski, Patxi Vilataz ari naiz, nahiz eta Cunegoren aldeko lanean jarraitu beharko duen eta Bruseghin edo Arroyok ere beroien aukerak izan baditzakete ere.

Etapa garaipenerako Perez Cuapiogatik apostu egingo nuke, sailkapenean atzean egonik ez delako, momentuz behintzat, goian daudenen arerio zuzena.