Oilarren borroka hasiko ote?

diluca.jpgGiroaren hasiera irla baten izan eta berorrek dakarren tokialdatzearen ondorioz segituan dugu aurreneko atseden eguna, eta hurrengo egunean aurreneko “mendiko etapa”. Kakotx artean jartzen dut, etapa esprinterrentzat ez den arren ez delako agian aproposena mendi gogorragoetan ikusiko ditugun protagonista berberak ikusteko.

Mendiarekin aurreneko kontaktua izateko etapa polita iruditzen zait. Mendate luze baina ez hain gogor honetan eskalatzaile petoak ez direnek beren aukera izan dezakete etapa garaipena lortzeko. Hau esatean Rebellin edo Bettini bezalako txirrindulariekin gogoratzen naiz, bigarrengoak osteguneko etapa aproposagoa baldin badu ere eta ziurrenik ez den sartuko Montevergineko etaparen lehian.

Momentu aproposa baita ere hain ondo dagoela esaten duten Riccardo Ricco gaztearen benetako sasoi puntua ikusteko. Eta ezin ahaztu Di Luca edo Cunego (hemen helmuga izan denetan, azken bi irabazleak berauek izan dira) bezalako txirrindularietaz ere. Aipatutako 5 txirrindulari hauek izan behar lukete hautagai nagusienak.

Hurrengo egun batzuetarako uzten ditut Simoni, Piepoli, Savoldelli edo Popovych bezalako txirrindularien aukerak. Ez dut uste bihar sailkapen nagusiari begira ikaragarrizko borrokarik izango denik baina ziurrenik izango dugu sorpresatxoren bat eta askoren ahotan dagoenen batek segundu garrantzitsuren batzuk gal ditzake. Bihar hautagai nagusiren batek minututik gorako kaltea jasotzen badu oso seinale txarra izango da, ez bait da inondik ere diferentzia ateratzeko bezalako mendatea. Asko bustitzea izan badaiteke ere Popovych izan daiteke sorpresa negatiboa eman daitekeena. Hau esan eta gero eskuak goian dituela helmugan sartzeko kapaza da baina…
Eman zuen aurreikuspenak eta gozatu etapaz.