Larrearen garaipena eta euskararen ahultzea

UnescoAtzo euskaldun batek denboraldiko lehen garaipena lortzen zuen bitartean, euskararentzat UNESCOtik berri txarrak iritsi zaizkigu. Tropelako jarraitzaileontzat berri pozgarria alde batetik eta berri penagarria bestetik.

Euskaltelek Portugalera Koldo Fernandez de Larrea eraman du taldeburu garaipen bat lortzeko helburu sendoarekin. Helburu hori Algarveko itzuliaren bigarren egunean eskuratu du Ciolek, Haussler edo McEwen bezelako txirrindularien aurretik. Ez dut irudirik ikusteko aukerarik izan, baina badirudi orain arte txirrindulari euskaldunaren nahia eta ezinak aurtengo denboraldian amaiera izan dezakeela. Goizegi beharbada aurrikuspena emateko, baina esperantza pizteko modukoa. Etapa garaipena eta lasterketaren lidertza gasteiztarrarentzat. Zorionak Koldo!

Beste aurpegia UNESCOk eman digu. Gogoan izan Tropela.net proiektua eukara eta txirrindularitza sustatzen dituen proiektua dela, eta benetan penaz hartu dudala UNESCOko ordezkariek atzo argitaratutako txostena. Txosten onen arabera euskara beste 2500 hizkuntzekin batera munduan galtzear diren hizkuntzen artean aurkitzen da. Berri hobeak, aldiz, galiziar eta katalandarrentzat. Galizierak arriskuan izateari utzi dion bitartean, katalanera hizkuntza gutxituen artean bizien eta salbuen aurkitzen dela argitu zuen Tapani Salminen filologo finlandarrak.

Tropela Elkarteak euskara normalizatzen eta egoera hobeago batera eman asmotan lanean jardungo du. Badakigu ondar ale bat besterik ez dela mundu handi honetan esku artean dugun proiektu hau, baina gainontzeko proiektu eta iniziatibekin batera, euskaldunon partehartze aktiboa ahaztu gabe, euskararen egoera hobetuko dugunaren sinismen osoa dugu.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.