Azkena izan dadila

Hotzikara bat sentitu nuen igande eguerdian. Iñaki Lejarreta kotxe batek kolpatuta hil zela jakitean, bere lekuan ni egon nintekeela pentsatu nuen, beste askok bezala. Pentsamendu berekoi samarra, baina nik behintzat honelakoren bat gertatzen denero sentitzen dudana. Egoeraren berotasunean, haserre, askok salatu genuen hilketatzat gertaturikoa. Sare sozialetan ohartarazi zidaten gehiegizkoa dela hilketatzat jotzea honelako “istripu” bat. Neurri handi batean arrazoi dutela aitortu beharrean nago, horretarako informazio nahikoa ez baikenuen. Horregatik inor mindua sentitu bazen, nire barkamenak bihoazkio lerro hauen bidez.

Dena den, bai egun bertako erreakzioek bai ondorengo egunetan irakurri/entzun ditudanek gogoeta egitera eraman naute. Ez zait batere bidezkoa iruditzen, ez kasu honetan, ez beste hainbatetan ere “istripu” hauei ematen zaien tratamentua. Ez baitira istripuak.

“Azkena izan dadila” irakurtzen jarraitu

Euskaraz bizi nahi dugu

Tropela Elkarteak ere bat egiten du Kontseiluak biharko deitu duen manifestazioarekin. Sare sozialetan ere euskararen aldeko aldarria zabaltzeko kanpaina bultzatu nahi du Kontseiluak. Horretarako, Twitterren #euskarazbizinahidut traola erabiltzeko eskaera egin du, ea denon artean euskara trending topic bihurtzen dugun.

Manifestua

Euskaraz bizi nahi dut, duzu, dugu; horixe delako nire hizkuntza. Natural sentitzen dudana, natural egiten dudana eta egiten nauena. Euskalduna naiz eta hala izan nahi dut gero ere. Ez da ordea, osoki nire, zure, gure esku dagoen zerbait.

Hizkuntza zerbaitetarako bada, harremanetarako, komunikatzeko da. “Euskaraz bizi nahi dugu” irakurtzen jarraitu

#74 Tropela.net podcastak: Euskaltel berria eztabaidagai

Podcast honetan Igor Gonzalez de Galdeanoren Euskaltel berriaz aritzen dira Axier Sukia (@sukigalp), Iban Perez (@piban), Hibai Martinez eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Hona hemen eztabaidan jorratutako zenbait puntu:

Igor Gonzalez de Galdeanok lehen helburua lortu du. Gaur jakin dugu Euskaltel berriak World Tour lizentzia izango duela.
– Baina beharrezko al da World Tour lizentzia? Zeren ordainetan?
Ivan Velasco eta Amets Txurruka alboratuak izan dira. Honek Euskaltel-Euskadi taldean izandako zenbait txirrindulari ohiek eskutitz bat idaztea ekarri zuen taldearen izaera aldaketak kezkatuta.
– Euskaltel berriak fitxatutako atzerritarrek ze suposatzen dute? Zein izango da hurrengo urtean beraien papera?
– Gaia zuzen ez da eraman. Komunikazio gabezia nabarmena sumatzen dute solaskideek prozesu guzti honetan.

Gurean lortutakoari eutsi dio

Ez da ustekaberik izan eta azkenean, UCI Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak kendu egin dizkio zazpi Tourrak Armstrongi. Ez da nire asmoa erabakiaz eztabaidatzea, baizik eta nabarmentzea 1999ra arte lortutako garaipenei eutsi diela txirrindulari estatubatuarrak. Hortaz, 1995eko Donostiako Klasikoa  da bere garaipen zerrenda ‘berrituan’ dir-dir gehien egiten duen lasterketetako bat. Gogoratzen?

1995era atzera egin dugunez, 20 urteren bueltan edo are gazteagoak zareten tropelzaleoi bereziki zuzendutakoa da kontakizun labur hau. Urte berezia izan zen 1995 Armstrongentzat eta bere taldearentzat, Motorolarentzat. Izan ere, Tourrean, mendate bat jaisten ari zirela Casartelli italiar gaztea erori eta hil egin zen. Hurrengo egunean tropelak etapa ez lehiatzea erabaki zuen. Bi egun geroago, Bordelera bidean, Armstrongek berak irabazi zuen etapa, azken kilometroetan iheskideak atzean utzita. Besoak eta begiak zerura zuzenduta zeharkatu zuen helmuga. Une hunkigarria, benetan, telebistaz etapa amaiera ikusi genuen guztiontzat. “Gurean lortutakoari eutsi dio” irakurtzen jarraitu

Elkarrizketa Igor Gonzalez de Galdeanori ETBn

Igor Gonzalez de Galdeano atzo ETBsat-eko “La entrevista” saioan izan zen. Bertan Jose Iturte kazetariak elkarrizketa egin zion batez ere Euskaltel berria izango denaren inguruan.

Garbi dago gaia pil-pilean dagoela. Kontrako jarrerak ageru izanaren arrazoiaz galdetzean Igorrek zalegoak egoera ez ondo ulertzeari egozten dio. Hala bada ardura zati handia beraiena izan dela esango nuke. Ala horrelako aldaketa egin aurretik ez zuten eztabaida sortuko zenik aurrikusi?

Elkarrizketa ikustera gonbidatzen zaituztet. Gero bakoitzak atera ditzala beraien ondorioak.