Badakit gaia pare bat aste ingurukoa dela, baina gogo bizia nuen honetaz aritzeko eta denboraz justu bizi garen honetan, ez zait posible izan lehenago idaztea.
Orain hilabete batzuk adierazten nizuen nola Carmelo Barrio popularrak Espainiako
Itzuliaren etaparen bat Euskal Herrian amaitzeko eskaria gauzatu nahi zuela Gasteizko legebiltzarrean. Eta hori izan da hain juxtu orain bi aste eztabaidatu zena eta onartu ez zena.
Ez onartzeko arrazoi nagusiak aurreko artikuluan azaldutakoa zen: Carmelok eta bere alderdiak politika eta kirola nahastu nahi izatea, beti ere beraien intereserako noski.
Nik neuk ere ez dut nahi Espainiako Itzulia Euskal Herrian izaterik nahi. Eta ez diot lurraldetasun ikuspegitik, kirol ikuspegitik baizik. Beharbada hau irakurrita harritu egingo zineten, baina seguru laster ulertuko duzuela.
Unipublic-ek antolatzen duen lasterketan gainontzekoetan bezala automatikoki parte hartzen duten taldeak eta gonbidatuak daude. Jakingo duzuen bezala aurtengoan zalantzak izan ziren ia Kaiku gonbidatua izango zen ala ez. Azkenean ezagutzen ez ditugun interesak tarteko, Kaikuren ordez Relax taldea izan zen gonbidatua. Hori guztia berria argitaratu zenerako Kaikuk lau etapa garaipen eskuratuta zituela: Valentziako Komunitateko itzuliko etapa bat, Errioxako itzuliko beste bat eta Asturiaskoan bi.
Dakizuen bezala Kaiku txirrindulari taldea eta Kaiku enpresaren arteko akordioak denboraldi honen amaiera arte zuten adostua kontratua. Iazkoa baino denboraldi hobea egin du taldeak eta beste babesleren bat topatzen saiatu bada ere, ezinezkoa izan zaio. Beraz, euskal taldea deuseztatua izan da.
Baina zergatik ez zen Kaiku Espainiako Itzulira gonbidatua izan? Relaxek baino meritu gehiago egin zituen, hori begi bistakoa izan da. Euskal taldea delako? Hau guztia kontuan izanda, nire ustez Unipublicek zerikusi handia izan du Kaiku taldearen etorkizuna erabakitzerako garaian. Hori dela, nik nahiago dut Espainiako Itzulia Euskal Herritik ez pasatzea. Hau bai dela nahikoa arrazoi Espainiako Itzuliaren aurka izateko, bai horixe!!
Spanair konpainiak Hondarribiako aireportutik hegaldiak jarri ditu abian Iberiaren Air Nostrum konpainiaren eskaintza handituz.
Beste txirrindulari denboraldi bat amaitu da. Urtarrila inguruan kirol honetara zaletuok garenok pozik hartu genuen denboraldi berri honen hasiera. Urte pixka bat arraroa zen aurtengoa, hemen behintzat hainbesteko indarra duen Frantziako Tourreko azken zazpi ekitaldietako irabazle (eta nola irabazi gainera!!!) zen Lance Armstrong falta baitzen. Txirrindularitza Frantziako Tourretik haratago ikusten ez duenarentzat, erreleboaren urtea zen aurtengoa, Basso eta Ullrich hautagai nagusi izanik, eta Valverde, Mancebo, Vinokourov edo Menchov bezalako txirrindulariak beraien aukerak izango zituzten proba frantziarra ikusteko zain. Azkenean, Puerto Operazioa, lesioak edo sasoi puntu exkaxak medio, ez zen aurretik aipatzen ziren txirrindularien arteko borrokarik izan. Pereiro galiziarra nagusi azkenean (nik hala kontsideratzen dut behintzat, ez dakit zuek oraindik Landisen aldeko apustua egiteko gai ikusten zareten).
Atzo plazaratu zuen taldeko zuzendaritzak berria
Euskal Herriko Itzuliarekin batera Donostiako Klasika da hemen etxean jokatzen den beste proba nagusia. Bihar da egun handia eta urtero bezala txirrindulari on mordoska bat etorriko dira egun bakarreko proba honetan lehiatzera. Gainera, UCI-k iaz abian jarri zuen ProTour horretako lasterketa bat denez talde indartsu guztiak elkartuko dira bertan eta baita etxeko beste taldea ere, Kaiku, antolatzaileen gonbitea jasota.