Frantziako Tourra da txirrindularitza sasoian jaun eta jabe. Uztailean (eta ekaineko azken asteetan) nabarmena da komunikabideetan eta ondorioz zaleetan txirrindularitza dela mintzagai. Uda, eguraldi ona, oporrak (batzuk), futbolik ez… eta gainera munduko lasterketarik ospetsuena eta garrantzitsuena, Le Tour.
Baina gaur, apirilean sartu garen honetan, datorkigun hila goraipatu nahi dut, txirrindularitza probei dagokienez. Udaberrian sartu-sartuta, apirileko proba hauek ez dute zerikusirik Tourrarekin. Txirrindularitza zeharo desberdina. Eguraldi freskoa, euria maiz eta malda, muino eta gainak… zientoka. Txirrindularientzat ere gustuko probak izaten dira, lasterketa oso entzutetsuak baitira. Eta zaletuentzat, nola ez, benetako ikuskizun izan ohi dira. Bide estuak, malkartsuak, pabea, jende ugari bide bazterretan… txirrindularitza usaina!
Gainera euskaldunontzat hilabete berezia da, bestela ere, Euskal Herriko probarik nagusiena ere garai honetan izaten baita. Continue reading “Apirila, a ze hila!”
Asteburu honetan egun bakarreko probarik famatuenetako bat korrituko da, Milano-San Remo. Esprinterren eremua izan ohi da proba hau eta aurten ere zaila izango da txirrindulari batek tropelari aurre hartzea. Egun bakarreko probetan zaila da norbaiten aldeko apustua egitea baina nire hautagaia Daniele Bennatti da.
Denok jabetuko zineten bezala, hasi da aurtengo txirrindularitza denboraldia. Eta baita ProTourra ere. Baina egun hauetako notizia beste bat da:
Atzo izan zen Het Volk probak eman zion, hain ikusgarriak suertatzen diren Belgikako klasikoen denboraldiari hasiera. Harbidezko errepide zatiak eta muino motz eta pikoez osaturiko lasterketak izaten ditugu berauek. 3 asteko itzulietan bezala, proba hauetarako espezialistak izaten dira eta zaila izaten da “ezustekorik” izatea.