13. etapa: Kazakhstango tigrearen indar erakustaldia

Contador eta Vinokouroven arteko besarkadaHemen duzue Egoitz Lizaso (@elizaso) eta Oihan Odriozolaren (@oodriozola) kronikatxoa 13. etapan gertatu denaz. Vinokourovek azken kilometroetan eman duen erakustaldiarekin txundituta geratu direla adierazi dute eta Astana taldean Contador eta kazakhstandarren arteko giroa leuntzeko balioko ote zuen galdetu diote euren buruari. Esprinterren artean Mark Cavendishen aurkaririk ez duela uste dute baina puntukako sailkapena oso estu eta erakargarri egongo dela Parisa bitartean. Orain Pirinioetako etapa beldurgarriei txanda emateko garaia iritsi da. Ea zer gertatzen den!

Podcasta entzuteko sakatu hurrengo botoitxoan.

[audio:http://bloga.tropela.eus/wp-content/uploads/2010/07/tropelanet_tourra2010_13etapa.mp3|titles=13.etapa]

MP3a deskargatu

Argazkia: Bettini (cyclingnews.com)

Aurreko podcastak:
– Tourreko 12. etapa

– Tourreko 11. etapa

– Tourreko 10. etapa

– Tourreko 9. etapa

– Tourreko 8. etapa

– Tourreko 7. etapa

– Tourreko 5. etapa

– Tourreko 4. etapa

– Tourreko 3. etapa

– Tourreko 2. etapa

– Tourreko 1. etapa

– Tourreko prologoa

Evans, Schleck edo Contador

bettiniphoto_0056534_1_full_600Esan ohi da Tourreko lehen asteak ez duela erabakitzen zeinek irabazi behar duen itzulia, baina agerian uzten du nork ez du irabaziko. Franck Schlecki esan genion agur harbidearen etapan, lepauztaia hautsita. Larunbateko etapan, Tony Martin alemaniarra geratu zen atzean. Baita Andreas Kloden ere. Nahiz eta Tourra irabazteko faboritoen artean ez egon, txukun asko ibili da behin baino gehiagotan alemaniarra Frantziako itzulian, eta harritzekoa izan zen horren azkar ezinean gelditzea. Igandean, Avoriazeko bidean, Lance Armstrongek amore eman zuen eta harekin batera, Bradley Wigginsek. Ingelesak ez zituen minutu asko galdu, baina txirrindulari asko ditu jada aurretik eta denek ez dute pott egingo. Bereak egin du.

Avoriazeko azken maldetan orpoz orpo ibilitako 11 txirrindulariei erreparatu behar. Eta horien artean, badirudi hiru daudela besteen gainetik, eta hirurek dituzte aukera gehien Parisen mailot horia janzteko: Cadel Evansek, Andy Schleckek eta Alberto Contadorrek. Minutu baten bueltan daude. Zeinek du hiruren artean aukera gehien? Evansek eskarmentua du sobera, eta iaz Munduko Txapelketa irabazi zuenetik ematen du konfiantza gehiago duela bere buruan. Ez du Mortirolo edo Zoncolan bezalako mendatetzarrik aurretik –horiek lurperatu zuten Giroan- eta azkenaurreko erlojuzkontrako saioak hauspoa emango dio ziurrenik. Giroan parte hartu izanak, ordea, kalte egin diezaioke. Alegia, hirugarren astea oso luze egin dakioke.
Schleckek moralez gainezka behar du Avoriazen irabazita eta Contador atzean utzita. Datozen etapa gogorretan, ostiralean Mendeko etapa pikoan, A3 Domaines eta Tourmaleten, gogor jo beharko du, aldea pilatzeko. Alberto Contadorrek, bere aldetik, ezin izan zion Schlecki jarraitu, baina espainiarrak badaki Schleckek ez badio alde handia ateratzen, azkenaurreko eguneko erlojupekoari probetxu atera diezaiokeela. Hirurek dituzte baikor izateko arrazoiak.

Eta gainerakoek zer? Bada zaila dute. Izan ere, urrutitik jo beharko lukete, eta nekez huts egingo dute Evansek, Schleckek eta Contadorrek. Denis Menchovek eta Robert Gesinkek eutsi egin zioten Avoriazen, baina eutsi bakarrik ez; jo beharko dute sailkapena iraultzeko. Eta Roman Kreuzigerrek eta Ivan Bassok, beste horrenbeste. Italiarra ikusgarri aritu zen Giroan, baina Tourreko lehen aldapetan eutsi bai, baina justu antzean iritsi zen helmugara. Evansi bezala, hirugarren astea oso luze egin dakioke Bassori.
Levi Lepheimer bihurtu da, bestalde, orain RadioShackeko taldeburu. Txirrindulari ona da, bai mendian gora eta baita erlojuaren kontra, baina ustekabea litzateke estatubatuarrak hiru oilarrak atzean uztea. Michael Rogers eta Carlos Sastre ere aurreko taldetxoan izan dira orain arteko mendietan. Bai batentzat eta baita bestearentzat lehenengo hamarren artean bukatzea ez litzateke batere emaitza txarrik izango.

Purito Rodríguez eta Samuel Sanchez etapen ehizan ariko dira; ez dira geldirik egongo tropelean, baina sailkapen nagusian ez dute pentsatuko. Horixe nire analisia. Beharbada, Madeleinek ordu gutxiren buruan txikituko duena…

Argazkia: Roberto Bettini. Cyclingnews.com

Gaur tropelak esprinta ez jokatzea erabaki du

2. etapan txirrindulariek ez dute esprinta jokatu

Gaur tropel nagusian esprint nagusia ez jokatzea erabaki dute. Cancellarak gidatu du “protesta” eta badirudi gaur izandako erorketengatik izan dela. Gure lehiaketak, ordea, aurrera darrai eta ez zaigu zuzena iruditzen horrelako gertaeraren batengatik puntuak ez banatzea. Lasterketan gertatzen diren egoerak dira gure ustez, tokatzen diren bezala hartu beharrekoak.

Tropela.net podcast berria: 2010eko Tourreko prologoa

Tropela Elkartearen podcast berriaTropela Elkarteak beste aurrera pausu bat eman asmotan Tourreko zenbait etapen kronikak audio bidez egitea pentsatu du. Iritziak eta galderak badituzue erabili ohiko bideak: bloga, tropela@tropela.eus, facebook edota twitterreko @tropela bidez.

Lehen honetan Tourreko prologoaren inguruko kronika egiten dugu. Gustuko izango duzuelakoan gaude.

[audio:http://bloga.tropela.eus/wp-content/uploads/2010/07/tropelanet_tourra2010_prologoa32.mp3|titles=Tropela.net: 2010eko Tourreko prologoa]

MP3a deskargatu