Brasil eta Argentina. Argentina eta Brasil. Messi eta Neymar. Futbola da nagusi Hego Amerikako bi herrialdeotan, nahiz eta noiz edo noiz, beste kirolen batek poza ematen dien herritarrei –argentinarrei saskibaloiak, adibidez-. Edonola ere, ziklistarik ere bada nola Brasilen hala Argentinan, eta baita zaleak ere. Edozein oilarri gandorra erakusteko adorea dutela erakutsi berri dute Argentinako eta Brasilgo txirrindulari batzuek Argentinako errepideetan jokatu den San Luiseko Tourrean. Zuekin guztiokin, Diaz, Guevara (ondoko argazkian) eta Diniz.
Kategoria Artxiboak:Txirrindulariak
Wild-en erakustaldia, denboraldia hasteko

Qatar-ko haize eta hondar artean ekin zion emakumezkoen tropel gaztetuak 2013ko errepide denboraldiari. Eta hori bera dugu, akaso, lehen albistea: egutegia normaltasunez, ezustekorik gabe hasi izana. Izan ere, lasterketa gehienek azken asteotan baieztatu dute aurtengo ekitaldia, eta ez dira gutxi oraindik zalantzan direnak, edota data zehaztu gabe dutenak (gure Emakumeen Bira horren lekuko).
Izan ere Olinpiar Jokoen osteko denboraldian gaude (emakumezkoen egutegiarentzat zailena), testuinguru ekonomikoak ez du batere languntzen eta egoera honetan, lehiatzen den lasterketa bakoitza gozatu eta ospatzea dagokigu zaleoi.
Continue reading “Wild-en erakustaldia, denboraldia hasteko”
Michael Rasmussen: “kirol hau garbitzen lagundu nahi dut”

Gaur prentsaren aurrean agertu da Michael Rasmussen txirrindulari danimarkarra. Bertan 1998 eta 2010 urte artean sustantzia debekatuak hartu zituela aitortu du: EPO, GH, testosterona, insulina, odol trasfusioak…
Continue reading “Michael Rasmussen: “kirol hau garbitzen lagundu nahi dut””
Armstrong oraindik gezurretan
Gaur goizean goizo jaiki naiz ohetik Armstrongi Oprahk egindako elkarrizketa ikusi, eta batez ere, adi-adi entzuteko. Merezi izan duelakoan naiz
Ez dizuet azalduko zer kontatu duen eta zer ez, hori beste webgune zein medioetan aurkituko baituzue. Elkarrizketaren lehen zatia entzun eta gero nik sortu dudan iritzia eman nahi dizuet.
Comeback 3.0

Gertaerak azkartzen ari dira Lance Armstrongen inguruan. Hamar egun pasa dira balizko aitorpen baten inguruko lehen hotsak entzun zirenetik eta lerro hauek idazterakoan, aitorpen hori jada grabatua izan denaren aukera, hipotesi huts bat baino gehiago da. Continue reading “Comeback 3.0”