Euskal txirrindularitzaren festa berri baten berri ematera gatoz oraingo honetan. Jokin Ormaetxea txirrindulari profesionala zenaren oroipena bizi mantendu nahiaz, Azkoitian “Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkartea” sortu zen (Jokin Ormaetxea Elkartearen webgunea) , urtean zehar ekimen bat baino gehiago martxan jartzen dituelarik.
Ekimen horien artean, aurten bat nabarmendu behar beste guztien gainetik. Irailaren 29an, Euskadi Irratiaren laguntzarekin, Kriterium profesionala antolatu dute. Bertan izango dira tropeleko hainbat eta hainbat txirrindulari euskaldun, kirol arloa zeharo albora utzi gabe, txirrindularitzaren festa ospatu eta Jokin Ormaetxea gogoan izateko helburuarekin.
Arratsaldeko 18:00tan hasita, Azkoitian bertan prestatuko den 900m inguruko zirkuitoan izango ditugu txirrindulariak bueltaka. Bertan, puntuaketa, taldekako erlojupekoa eta kanporaketa probak izango dira. Oraindik ez dago txirrindularien zerrenda finkatuta baina euskal txirrindulari ugari ikusiko ditugula ziurra da.
Probak amaitu ondoren Azkoitiko Joseba jatetxean izango dute hitzordua txirrindulari eta antolatzaileek.
Denok gonbidatuta zaudete Azkoitian izango den euskal txirrindularitzaren festa honetara.
Klikatu irudian kartela bere osotasunean ikusi nahi izan ezkero.

Irakurri dudanez,
Aste osoko lan ederra borobildu zuen atzo
Gaur ekainaren bata da. Maiatza joan da. Asteburuko erlojupekoaren eta azken esprintaren aurretik geratzen zen etapa bakarra zen. Ihesaldietarako azken aukera zen eta etaparen bigarren erdian zeuden igoerek oraindik indar guztiak xahutu ez dituztenen artera mugatzen zuen lehia. Goizean gure adituek, Gure Aditua eta VDB (fitxaketa berria) aipatu dituzten Garzelli, Rasmussen, Bettini eta konpainia.