Koldo Fdez. de Larrea (Euskaltel- Euskadi) izan da azkarrena Tirreno-Adriatikoko zazpigarren eta azken etapan azkarrena. Eta bera izan da azkarrena euskal txirrindularietan eskuak gora jasotzen. Bere lehen garaipena 2004an profesionaletara pasa zenetik.
Gainera, lasterketa honetan tropeleko esprinter asko eta asko elkartzen dira, eta denak garaipen gosez noski. Meritu handiko garaipena. Sprint ikusgarria eta indartsua egin zuen eta laupabost txirrindulari aurreratuz, indarrez nagusitu zen arabarra. Bejondeiola!
Ea larunbateko klasikoan, esprinterren egunik Continue reading “Azkarrena, Koldo Fernandez de Larrea!”
Jakindo duzuen bezala, puerto affair-a albo batera uztearen erabakia hartu ostean, inplikatutako txirrindulariek hurrengo urteari begira prestakuntza lanetan hasiak dira. Txirrindulari horien artean Osa anaiak aurkitzen dira. Bazirudien bi anaiek txirrindularitza uzteko erabakia har zezaketela, baina azkenean jarraitzea erabaki zuten.
Berri honekin euskal herritarrak diren txirrindularien egoeraren berri eman nahi genuke. Zeresan handiena eman duena Iban Mayoren fitxaketa izan da baina tropelean txirrindulari euskaldun mordoa dabil. Guk prentsan azaldutako informazioa eta gertuko txirrindulariena bakarrik dakigunez, zuen laguntza eskertuko genuke hutsak daudenen informazioa jasotzeko. Adibidez, Orbea taldeak datorren urtean ze txirrindulari izango dituen gustura jakin nahi genuke. Kaiku taldeko zuzendari ohia ere babesle bila dabil baina jada etsipenaren atarian dago.
Uci ProTourrak larunbatean eman zion amaiera denboraldiari Lombardiako Giroarekin. Bettinik, ortzadar maillotari distira gehiaho emanez, erakustaldia eman zuen eta aurreko egunetan zendu zen bere anaiari garaipena eskaini ahal izan zion. Alejandro Valverde izan dugu sailkapen honetan jaun eta jabe, ordea. Bera izan da lehena eta Samuel Sanchez, Euskaltel-Euskadikoa bigarrena.