Bukatu da Giroa. Basso erraz nagusitu da eta gurean ere, Tropelean, badugu irabazlea. Aurtengo Giroko irabazlea nini zarauztarra izan da eta bere atzetik podiumean enekinskw donostiarra eta iker ikaztegietakoa izan dira. Behean daukazue aukeratu behar zen talde perfektua. Irabazleak talde horretako zortzi txirrindulari zituen (* ikurrarekin markatuta) eta beste zazpi txirrindulariak ere ez zaizkio herren geratu. Guztira, 6630 puntu. Informazio gehiago nahi izanez gero badakizue sailkapenetan edozein erabiltzaileren izenaren gainean sakatuz bere kiniela eta bestelako informazioa ikus dezakezuela.
Talde perfektua (aukeratu behar zena):
BASSO, Ivan (1594) *
SAVOLDELLI, Paolo (757) *
GARATE, Juanma (519) *
PELLIZOTTI, Franco (411)
BETTINI, Paolo (770) *
POLLACK, Olaf (460)
McEWEN, Robbie (435) *
FORSTER, Robert (215)
VILA, Patxi (196) *
FDEZ. DE LARREA, K. (95)
GUTIERREZ, J. Enrique (1152) *
SCHUMACHER, Stefan (478)
PIEPOLI, Leonardo (477) *
CASAR, Sandy (260)
VAITKUS, Tomas (260)
Ez dakit zenbagarren bukatu duzuen baina lasai, hau beroketa besterik ez da izan. Frantziako Tourra berehala izango dugu hemen eta hor erakutsi behar du norberak bere talentua eta forma!!
Zorte on guztioi!
Oraindik biharko etapa gelditzen bada ere, aurtengo Giroaren balorazio orokor bat egiteko moduan gara. Hasiera batean ibilbideak ikuskizun handiak ikusteko lagungarri izango zela ematen bazuen ere, gizon batek, Ivan Bassok, beste guztiengan erakutsi duen nagusitasunak hori ekidin du. CSC taldeko txirrindularia beste guztien gainetik izan da, bai erlojupekoan, bai mendian. Nagusitasun ikaragarria erakutsi du, horrek zaleentzako azken urteetako Girorik “lehorrena” ikustera eraman gaituelarik.
Ez da txantxetakoa izan gaurko etapa bukaera! Nire larruazaleko ileak ere zutik jarri ditu! Bi euskaldun lehen hiruretan eta Voigtek erakutsitako kiroltasuna!
Txirrindularitzaren alde ilunaz askoz gehiago hitz egingo den aste honetan, Tropela Elkarteak ez du iritzik plazaratuko informazio nahikoa eduki artean. Nahikoa denbora izango dugu gero ere horretaz jarduteko. Kirol arlo hutsari dagokionez, Leonardo Piepoli txikiak bere garaipenen zakua betetzen jarraitzen du. Bere zuzendariak esan duenez italiarrak ez zuen Giroan parte hartu nahi baina begira azkenean nola atera zaion…