Jose Luis Arrieta gaurko protagonistetako bat izan da. Arrietak eta Unai Etxebarriak, Voigt, Pineau eta Christophe Laurentekin batera ihesaldia harrapatzea lortu dute. 6 minututik gorako abantaila lortu badute ere, Caubergeko azken maldara iritsi aurretik banan-banan irentsi ditu iheskideak tropelak. Aurrean, Arrieta bakarrik geratu da baina donostiarraren ahaleginak alferrikakoak izan dira eta Caubergeko malda tenteetan irentsi dute. Orduan, eraso festa hasi da eta Mathias Kessler-ek (T-Mobile) segundu batzutako abaintalarekin helmugara bakarrik iristea lortu du. T-Mobilekoa gustura zen, atzo azken metroetan kendu zioten garaipena baina gaur ez. Gaur indar erakustaldi aparta eman du.
Sailkapen nagusian lider berria dugu, Tom Boonen (Quick Step). Izan ere tropela zatituta iritsi da eta Hushovdi 7 segunduko aldea atera baitio. Maillot berdea ere, momentuz, berarena da. Continue reading “Arrieta saiatu den arren, Kessler alemaniarrarentzat garaipena”
Oraingoan bai, oraingoan nahiko esprint arrunta ikusi dugula esan dezakegu, faboritoak beren lekuetan sartu baitira. Nire ustez, tropeleko 3 gizonik azkarrenak Boonen, McEwen eta Hushovd dira eta gaur hiru lehen postuak bete dituzte. Norvegiarrak gaur ere zorte txarra izan du eta azken pedalkadak ematen ari zirenean hanka bat pedaletik atera egin zaio (beharbada gaurko garaileak zertxobait oztopatu dio baina ez da horrenbesterako izan). Azkenean australiarrarentzat etapa eta maillot berdea, atzo ere bikain aritu zelako, Hushovdentzat maillot horia gainsariei esker eta Boonenentzat… Boonenentzat oraingoz ikatza. Halere, gainsariei esker bigarren jarri da belgikarra sailkapen nagusian (eta McEwen hirugarren).
Tourrari dagokionez, esan 176 txirrindulari irten direla Estrasburgetik. Amerikarrak ziren prologo lau eta labur hau irabazteko faborito, David Zabriskie, batez ere. Baina ia beti gure adituari gertatzen zaion bezala, ez du asmatzen. Azkenean, Thor Hushovd norvegiarra, guretzat sprinterra dena nagusi eta bere atzetik bi amerikar, Hincapie eta Zabriskie. Kontuz ibili beharko dugu Discoveryko honekin, aurten dagoen mendi eskasiarekin sailkapen orokorrean aurrean buka dezakeenetako bat baita.
Azkenean gaur Tourra abiatuko dela dirudi. Azken 7 urteetako irabazlea, Lance Armstrong erretiratu ondoren Tour irekiago bat ikusiko genuela bazirudien, zer esanik ez atzoko eskandalu guztiarekin. Azkenean, Tourreko antolatzaileek Puerto operazioan susmagarri direnak kanporatzea erabaki zuen eta honela, iaz amerikarraren atzetik amaitu zuten hirurek (Basso, Ullrich eta Mancebo) etxerako bidea hartu zuten. Horiez gain, Sevilla (T-Mobile) eta Astaná-Wurth taldeko 5 txirrindulari (horien artean Joseba Beloki) ere kanporatuak izan ziren. Honela, Tourreko arauen arabera, talde batek 6 txirrindulari baino gutxiagorekin parte hartu ezin duenez, Astaná talde osoak etxerako bidea hartu behar izan zuen eta bertan Alexandre Vinokourov, iaz Tourrean 5. postuan amaitu zuena ere parte hartu ezinik geratu da. Beraz, iazko lehen bostak faltako dira Tourrean…