Iazko salbuespena kontutan hartu gabe, aurten ere kilometro gutxiko erlojupeko batekin emango zaio hasiera Frantziako Tourrari. Txirrindularitza bera baino bere inguruko gaiei hitz egiten ari den momentu honetan, lasterketa ahalik eta azkarren hastea komeni dela ematen du. Oraindik ez dakigu Astana – Wurth taldea irteera lerroan izango den, eta beste txirrindulari asko ere zalantza dira; eta ezin esan hori berri ona denik. Ez naiz ari irten behar duten edo ez duten epaitzen, oraindik ez jakitea baizik.
7 Km lau dituen ibilbideak emango dio hasiera. Hain kilometro lauak izateak espezialistentzat aproposa dela esatera gonbida gaitzake, hala ere ikusi beharko da ibilbidea hiri erditik edo zuzenbide luzeetan egiten den. Modu batekoa izan edo bestekoa, hautagaien batzuk aldatzera eman baikaitzake. Continue reading “Larunbatean prologoa. Tourrik izango al dugu?”
Gaur jakin dugu Tourreko antolakuntzak Astaná-Würth taldeari Tourrean parte ez hartzeko gonbitea luzatu diola. Saiz-en taldeak errekurtsoa aurkeztu du, eta bitartean badirudi Vinokurov Tourrean izateko talde baten bila hasi dela (gogoan izan berak ekarri zuela Astaná babesle bezala Libertyk taldea uztean).
Datorren larunbatean emango dio hasiera aurtengo Frantziako Tourrak. Txirrindulari askoren urteko helburu nagusia (askorentzat bakarra ere bai) bihurtu den 3 asteko froga.
Bolo-bolo zebilen zurrumurrua azkenean baieztatu da. Comunitat Valenciana taldea Tourretik kanpo uztea erabaki du ASOk, berauek duela hilabete batzuk luzatutako gonbidapena atzera bota ondoren. Duela hilabete inguru Espainian izandako “Operación Puerto” ospetsuan Labarta, taldeko bigarren zuzendaria bertan sartuta zegoenaren aitzakian berriro ere kanpoan utzi du Tourreko antolakuntzak. Ez ahaztu, Manzano kasuak irten zuenean ere, ordungo Kelme taldea ere Tourretik kanpoan utzi zutela.
Atzo izan zen Euskal Herrian arras ezaguna zaigun Tourreko zuzendaria. Dirudienez aurreko urteko istiluak direla eta izan da bisita, euskal zaleak ‘sosegatu’ asmoz edo. Ez dut behar baino hitz gehiagorik egin nahi, beraz, harira noa.