Arrieta saiatu den arren, Kessler alemaniarrarentzat garaipena

Kessler pozez gainezkaJose Luis Arrieta gaurko protagonistetako bat izan da. Arrietak eta Unai Etxebarriak, Voigt, Pineau eta Christophe Laurentekin batera ihesaldia harrapatzea lortu dute. 6 minututik gorako abantaila lortu badute ere, Caubergeko azken maldara iritsi aurretik banan-banan irentsi ditu iheskideak tropelak. Aurrean, Arrieta bakarrik geratu da baina donostiarraren ahaleginak alferrikakoak izan dira eta Caubergeko malda tenteetan irentsi dute. Orduan, eraso festa hasi da eta Mathias Kessler-ek (T-Mobile) segundu batzutako abaintalarekin helmugara bakarrik iristea lortu du. T-Mobilekoa gustura zen, atzo azken metroetan kendu zioten garaipena baina gaur ez. Gaur indar erakustaldi aparta eman du.

Sailkapen nagusian lider berria dugu, Tom Boonen (Quick Step). Izan ere tropela zatituta iritsi da eta Hushovdi 7 segunduko aldea atera baitio. Maillot berdea ere, momentuz, berarena da.

Gaurko gertakarien artean, Alejandro Valverderen etxeratzea aipatu beharrean gaude. Hobe esanda, hospitaleratzea, izan ere, eroriko bat izan eta lepauztaia hautsi baitu.

*** tropela.eus ***

Gaurkoan bermeotar bat izan da garaile gure lehiaketan, kaxera. Unai Etxebarriaren (Euskaltel-Euskadi) maillota izango du sari, gaur ihesaldian izan dugun protagonistetako batena hain xuxen. Tropeleko sailkapen nagusian ere aldaketak daude eta lider berria Arrasateko muskildi dugu.

Gaur Valverde erretiratzeak aldaketa asko ekarriko ditu sailkapenetan asko baitzarete zuen kinieletan aukeratuta zenutenak.