Tourra hasi, hasiko da

PrentsaAzkenean gaur Tourra abiatuko dela dirudi. Azken 7 urteetako irabazlea, Lance Armstrong erretiratu ondoren Tour irekiago bat ikusiko genuela bazirudien, zer esanik ez atzoko eskandalu guztiarekin. Azkenean, Tourreko antolatzaileek Puerto operazioan susmagarri direnak kanporatzea erabaki zuen eta honela, iaz amerikarraren atzetik amaitu zuten hirurek (Basso, Ullrich eta Mancebo) etxerako bidea hartu zuten. Horiez gain, Sevilla (T-Mobile) eta Astaná-Wurth taldeko 5 txirrindulari (horien artean Joseba Beloki) ere kanporatuak izan ziren. Honela, Tourreko arauen arabera, talde batek 6 txirrindulari baino gutxiagorekin parte hartu ezin duenez, Astaná talde osoak etxerako bidea hartu behar izan zuen eta bertan Alexandre Vinokourov, iaz Tourrean 5. postuan amaitu zuena ere parte hartu ezinik geratu da. Beraz, iazko lehen bostak faltako dira Tourrean…

Azkenean, 2 talde oso (Comunidad Valenciana eta Astaná) eta 4 txirrindulari gutxiagorekin abiatuko da Tourra. Ea zenbat iristen dira Parisa.
Izen aldetik galera handia izan da Tourrarentzat baina ikuskizun aldetik, hain irekia egotean, oso erakargarria gerta daiteke aurtengo Tourra. Ikusiko dugu. Halere, aurtengo garaileari nork sinetsiko dio “garbi” dagoela?

Argazkian ikus daitekeen bezala, bai prentsa eta baita zalegoa ere azalpen gosez da eta horrek oraindik aurtengo Tourrari min handia egin diezaioke. Batez ere, oraindik azken operazio honetako paper guztiak ez direlako sekretupetik atera (kaxa bat falta omen da). Laster aterako dira, bai horixe… Kazetari batzuk ez dute horretarako beldurrik, nahiz eta errugabetasun presuntzioa zer den oso ongi jakin…