Urteak daramatza Jose Luis Arrietak (Ag2r) bere taldekideentzat zintzo eta gogor lanean. 1993az geroztik hain zuzen ere. Duela 10 urte Asturiasko Itzulian etapa bat irabazia zuen. Bakarra. Horrekin egingo zuen amets, ez zuen inoiz ahaztuko. Baina izango zuen beste ametsen bat ere, kirolari guztiek dutena, garaipenen bat lortzea. Gaurtik aurrera beste oroitzapen zoragarri bat izango du gogoan eta Espainiako Vueltako etapa bat poltsikoan. Continue reading “Amestutako saria Jose Luisentzat”
Kategoria Artxiboak:Lehiaketak
Badator uzta berria!!
Gaur mendiko etapa garrantzitsuetako bat genuen Espainiako Vueltan eta berriz ere euskaldun bat izan dugu garaile, Igor Anton gaztea. Etapa, berez gogorra bazen, zer esanik ez Almerian bota dizkien euri jasenkin. Denok dakigu, ordea, euskaldunak euriarekin ondo moldatzen direla. Ohituta daudelako ote? Zer erremedio!
Lehen ihesaldietatik ikusi ditugu euskal txirrindulariak aurrean (Chaurreau, Landaluze, Egoi Martinez…) baina azken kilometroetako diferentziak ikusita gaurko etapa garailea indartsuenen artetik aterako zela ondorioztatzen zen. Eta horrela izan da tropeleko oilar indartsuenak (Valverde, Vinokourov eta Sastre) mokoka hasi direnean, hauei eutsi dien bakarrak Igor Anton eta Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadikoak eta Discoveryko txirrindulariren bat izan dira.
Orduan indartsuenak elkar kontrolatzen hasi dira eta Igorrek une hori aprobetxatu du aurrera egiteko. Oraindik laupabost kilometro Continue reading “Badator uzta berria!!”
Eskuak gora!
Aspaldian ez nuen horrela sufritzen eta gozatzen etapa bukaera batean. Cuencako amaiera ikusgarria izan da eta gainera etxeko taldeko, Euskaltel-Euskadiko asturiarrak, Samuel Sanchezek egin duen jaitsiera beldurgarriak bihotza azkartu dit eta izerditan hasiarazi dit. Atzetik zuen tropeltxoak ez dio inolako baimenik eman, liderrak, Alejandro Valverdek helmugan ahalik eta gainsari gehien hartu nahi zituelako eta ahal bazuen etapa irabazi nahiko zuelako. Azken kilometroetan (ez dakit zenbat izan diren baina oso luzeak egin zaizkit) Valverderen hiru taldekide aritu dira jo eta su asturiarra harrapatu nahian. Samuelek ez du inoiz 10 segundu baino gehiago abantailarik izan baina bere abilezia eta ausardiari esker azken aurreko kilometroa tropeltxoa baina azkarrago egin du. Honela, azken kilometroari 8 segundu abantailarekin ekin dio eta juxtu-juxtu baina etapa irabaztea lortu du. Ikusgarria eta pozgarria! Gainera unetxo batez gozatzeko eta eskuak gora altxatzeko astia ere izan du.
Zorionak Egoi! Animo Iñigo!
Azkenean! 11. etapan iritsi da Vuelta honetako lehen euskal garaipena!
Egoi Martinezi (Discovery) egun osoan ihesean ibili ondoren eta kilometro askoan bakarrik izan ondoren Iñigo Landaluze (Euskaltel- Euskadi) eta Volodymir Gustov (CSC) elkartu zaizkio. Helmugara hurbildu ahala argi geratu da garaipena 3 hauen artean izango zela eta beste iheskide guztiek ez zutela aukerarik izango. Gainera, bazirudien nafarrak egun osoan xahututako indarrak azken kilometroetan faltan botako zituela. Baina ez da horrelakorik gertatu. Askotan gertatzen den bezala bi iheskide indartsuenak (teorian) elkarri begira geratu dira eta Egoik bere palmareserako bigarren garaipena eskuratu du, Etorkizuneko Tourraren ondoren. Lau urte luze itxaron behar izan du garaipen eder honetaz gozatzeko baina azkenean iritsi da.
Garaipen gutxi lortuko ditu baina etxeko taldean zegoenean ikusi genuen zer nolako maila duen txirrindulari honek. Zorionak Egoi!! Continue reading “Zorionak Egoi! Animo Iñigo!”
“18. Valv (Piti)”… bera al da?
Ilusio guztia galdu dut. Azken hilabeteetan Puerto Operazioan atera diren paper guztien artean 18 zenbakiarekin Valv (Piti) delako ezizena agertu zen. Beste askoren izenak berehala kaleratu ziren komunikabideetan baina beste batzuk pixkanaka ezkutatuz joan dira. Zer gertatu da? Inork ez al digu azalpenik eman behar? Izugarrizko kiratsa zerion (eta dario) niri izugarri gustatzen zitzaidan (eta zaidan??) kirolari, txirrindularitzari. Baina, txirrindulari guztiak al daude dopaje sistematikoren batean sartuta? Egia ote? Auskalo. Nik ez dakit. Ikusten dudanak baietz esaten didan arren ez dut sinetsi nahi…
Jada, pentsamendu horiek pixka bat ahaztuak nituen baina gaur, azken 300 metroetan Uci ProTourreko liderrak eman duen indar erakustaldiak, poztu beharrean (nire tropeleko taldean badaukat) berriz ere, burumakur eta nahiko etsita geratu naiz. Ez dut ulertzen Valverde izena duen txirrindulari batek, bere ibilbide profesionala Kelme talde fantastikoan hasi zuena, eta gainera, bere zakurrak Piti izena duela jakina denean, nolatan bai Tourrean eta baita Vueltan ere lasai asko parte har dezakeen, beste txirrindulari mordoska bat baztertuta eta ahaztuta dauden bitartean…