Gaurkoa da eguna!!! Gaur argitu beharko dira Itzuli hau irabazteko dauden galdera asko. Viciosoren atzoko “ahuleziak” bere arerioak animatu egingo zituen eta Itzulia amaitzear dagoen honetan, hauek ezin dute denbora gehiago zain egon.
Azken 70 kilometrotan Agina, Aritxulegi, Jaizkibel eta Erlaitz batzen dituen etapa bat beti izango da erabakigarria eta oraingoan ere ez dut uste salbuespen bat izango denik. Begi denak Saunier Duval taldeari bideratuta dauden arren, Vicioso ez beste denak oso batuta daude sailkapenean eta oraindik “edozeinek” eman dezake ezustekoa. Noiz hasiko dira oilarrak egurra ematen? Noiz eta nor hasiko Saunierren bere indarrak erakusten? Jaizkibel arte itxarongo al dute erasoaldi bortitza jotzeko ala Agina eta Aritxulegitik izango da sarraskia?
Viciosoren taldeak garrantzia handia izan dezake etapa honetan. Ez dut uste Viciosok aurreneko erasoaldiei pertsonalki erantzun beharko liekenik, ez behintzat inguruan baldin baditu Mancebo, Elias, Pimienta eta Sevilla. Ahal den neurrian hauen gertu egon beharko luke eta ez erasoaldi bortitzetara segituan irten. Continue reading “5. etapa. Lekunberri – Oiartzun”