Aurtengo Frantziako Tourra amaitu da eta honekin batera Tropela ere iritsi da helmugara. Irabazleak baditugu eta orain, irabazle hauei dagokien saria ematea besterik ez da geratzen. Sari banaketa, abuztuaren 3an, ostegunez, izango da eta iaz bezala, Zestoan, bertako bainuetxean izango da. Ekitaldiari hasiera 19:00tan emango zaio.
Aurkezle lanetan Kepa Iribar Euskadi Irratiko kiroletako kazetaria izango dugu eta berarekin batera hainbat euskal txirrindulari izango dira sariak banatzen. Hasteko, Tourrean izan diren txirrindulariei hitz bat edo beste egiteko aukera emango zaie. Ondoren, banan-banan 36 irabazleak beraiei dagokien saria jasotzera igoko dira eta irabazle guztien familia-argazkia atera ondoren Tropela Elkarteko lehendakariak emango dio bukaera ekitaldiari.
Ordu betean dena bukatuta izango da eta bukaeran, txirrindulariekin, antolatzaileekin, babesleekin edota kazetariekin solasean jarduteko aukera izango da luntx baten bidez.
Horretaz gain, beste sorpresa batzuk ere izango dira eta tropela.eus kamixetak ere erosi ahal izango dira.
OHARRAK:
- Irabazle guztiek [email protected] helbidean konfirmatu behar dute beraien partaidetza.
- Irabazleak ezin badu saria jaso bere ordezkoa zein izango den adierazi behar du [email protected] helbidean.
- Inor ez bada saria jasotzera azaltzen irabazlea saririk gabe geratuko da.
Azkenean amaitu da aurtengo Tourra eta Tropelean ere badugu irabazlea: mcestafeta donostiarra. Podiumean berarekin batera TERETXAPELDUN legazpiarra eta tugalde azpeitiarra izango dira. Ikusten duzuen bezala aurten podium osoa gipuzkoarra izango da, baina beste sari batzuk araba eta bizkaira ere joan dira. Nafarrak eta iparraldekoek, berriz, ez dira oso ongi prestatu eta saririk gabe geratu dira.
Iazkoan sari banaketa Zestoako Bainuetxean egin genuen uztailaren 29an ostirala. Aurtengoan ere asmo beretxuekin ginen, baina oraindik ezin izan digute baieztatu posible izango den ala ez. Hori dela eta, sari banaketako lekua, eguna eta ordua ondorengo egunetan jakinaraziko ditugu, beraz, adi ibili.
Biharko desfilea bakarrik falta denean, badakigu iada nor igoko den Pariseko podiumera mailot horiarekin. Tourreko azken garailea Floyd Landis estatubatuarra izango da. Bere lehen Tourra eta amerikarren hamaikagarrena.
A ze etapa amaiera ikusi dugun gaur! Zenbat urte horrelako etaparik ikusi gabe? Lance Armstrong amerikarrak eta bere talde “amstronautak” azken urteetan lasterketa lehen egunetik azken egunera sudur puntan jarri zaien bezala kontrolatu dute eta asko eta askok ahaztuta genuen eraso, txakalaldi eta kontraerasoz betetako txirrindularitza kaotikoa.