Aurreko ostegunean eman zuten Euskal Bizikleta eta Euskal Herriko Itzulia bateratzearen berri. Aurreko urteetatik baitzirudien horrelako zerbait gertatuko zela, izan ere, Euskal Bizikletako antolatzaileek gero eta zailtastun handiago baitzituzten txirrindulariak ekartzeko. Txirrindularitza zaleok ez gaitu erabakiak harritu.
2009ko lehen ekitaldian 6 etapaz osatutako lasterketa prestatu dute. Bi elkarteek adostu bezala (Diario Vascoko Kirol Antolakuntza eta Euskal Bizikleta Elkartea), etapa horietako bat Arraten amaituko da. Aurtengoan 3. etapa izango da. Protourreko lasterketa apirilak 6an hasiko da Ataunen eta Zallan amaitu apirilak 11ean. Hona hemen lasterketaren laburpena:
1. etapa (apirilak 6): Ataun-Ataun
2. etapa (apirilak 7): Ataun-Villatuerta
3. etapa (apirilak 8): Bilatorta-Arrateko santutegia
4. etapa (apirilak 9): Eibar-Gueñes
5. etapa (apirilak 10): Gueñes-Zalla
6. etapa (apirilak 11): Zalla-Zalla (bakarako erlojupekoa)
Urtero legez, aurten ere Tropela.net-en Euskal Herriko Itzuliaren inguruko lehiaketa izango dugu, urteko lehena. Beraz, adi izango gara lasterketa honen inguruan izango diren gora-beheren inguruan.
Iaz Trevison txapeldun izan ostean, Lars Boom titulua berresten ahaleginduko da. Etxean finkatu ditu 2009rako helburuak herbeherearrak: bere Iparraldeko Brabanten bertan ospatuko den munduko txapelketa, eta goraxeago hasiko den Espainiako Itzuliaren atarikoa. Errepidera eman lezakeen behin betiko urratsak ordea iganderako grina piztuko dio seguru asko.
Nork esan behar zidan niri, hiru asteko proben ibilbideen aurkezpenen ondoren, Espainiako Vueltarena gehien gustatuko zitzaidan urteren bat ezagutuko nuenik? bada, aurtengoak uste dut lortu duela.
Pasa den larunbatean aurkeztu zen urtero nigan itzuli handietan irrika gehien sortzen duen Italiako Giroa. Aurreko urteetan ibilbide aldetik hiruetatik nabarmen onena izaten bazen ere, aurtengoan pixkat “harrituta” utzi nau.
Atzo aurkeztu zen 2009an Monakotik abiatuko den Frantziako Tourra. Aurreko egunetan zabaltzen hasi ziren zurrumurruak bete besterik ez ziren egin eta hauek ezagututa, berri benetan txarra dela esango nuke. Azken orduko sorpresatxoak espero nituen baina bere horretan gelditu da. Bi hitzetan laburbildu beharko banu, “kaka zaharra” hitzak erabiliz laburtuko nuke.