#495 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 4. etapa

Cavendishek (DQT) lortu du etapa garaipena Tourrean denbora luzez garaipenik lortu gabe izan ondoren

Txirrindularien protesta ere izan zuen etapa honetan, Cavendish (DQT) izan da etapa garailean. Denbora zen etapa garaipenik lortu ez zuela baina Deceuninckera bueltatzeak on egin diola bistan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Van der Poelek (AFC) jarraitzen du lider.

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

Podcastera harpidetu

#494 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 3. etapa

Merlier (AFC) nagusi Tourreko lehen esprintean

Alpecin berriro ere protagonista gaurko etapan ere, nahiz eta Tropela zaleoi erorikoek ardua gehiago sortu diguten. Merlierrek (AFC), Van der Poel (AFC) liderraren taldeko gizon azkarrak lortu du bigarren etapa garaipena Frantziako Tour honetako hirugarren etapan. Azken metroetan Sagan (BOH) eta Ewanek (LTS) izan duten erorikoak baldintzatu du esprinta, baina ezin ukatu lortu duten garaipena lantalde osoak bikain prestatu baitu. Ez da, ordea, Ewan izan erorikoa izan eta etxerako bidea hartu behar izan duen bakarra. Gesink (TJV) eta Haigek (TVJ) ere lasterketa utzi beharra izan dute beste eroriko batzuen ondorioz. Faboritoen artean Roglic (TJV) eta Thomas (IGD) izan dira erorikoak jasan dituztenak.

Gaurko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#493 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 2. etapa

Van der Poelek (AFC) etapa eta maillot horia

Bigarren etapa eta lider aldaketa. Alaphilippe (DQT) faborito bazen ere, Van der Poelek (AFC) nagusitasuna erakutsi du bi igoeratan: lehenean gainsariak lortzeko eta bigarrengoan etapa garaipena, eta nola ez, maillot horia. Aitona gogoan izan duela ere esan du kazetarien aurrean emozioa ezkutatu ezinda.

Gaurko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

Podcastera harpidetu

#492 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 1. etapa

Alaphilippe (DQT) nagusi Tourreko lehen etapan

Abiatu da 2021eko Frantziako Tourra eta guk ere ekin diogu eguneroko podcasta prestatzeari. Podcast honetan Tourreko lehen etapaz gain, La Coursekoaz ere hitz egin dugu. Bertan Volleringek (SDW) lortu zuen garaipena nagusien tropeltxoan azkarrena izanik. Eider Merino (MNX) izan zen lehen euskalduna.

Gizonezkoenean, aldiz, munduko txapelduna den Alaphilippek (DQT) lortu zuen etapa garaipena nagusitasun handiz eta bera da lehen liderra. Sailkapen nagusiari begira galtzaileen artean Miguel Angel Lopez (MOV) eta Porte (IGD) lirateke nabarmentzekoenak.

Hau guztia eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#491 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra

Azkenean, ohiko egutegira bueltatuta, hemen dator aurtengo Frantziako Tourra! Bi hautagai nagusi eta hamabi multzoz osatutako kiniela dugu aurtengoan. Euskaldunei dagokionez, zazpi izango dira lehian, bost taldetan banatuan. Nola ez, Astanak izango ditu euskal txirrindulari gehien, hiru hain zuzen ere.

Aurtengo Tourrari bere osotasunean eta bereziki Tropelako kinielari errepasoa emateko Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira mikrofono hauetara. Ez galdu ezinbesteko izango zaizuen podcast hau eta zorte on!

Podcastera harpidetu