Izan ere, itzulia hasi aurretik hainbat izen zeuden denon ahotan: Vinokourov (hark, behintzat, salbatu du nolabait), Valverde, Moreau, Mentxov, Sastre, Klöden, Evans, Leipheimer… Bueno, Rasmussenek mendiko etaparen bat irabazi eta mendiko saria ere eramango zuen, eta Contador gazteen maillot zuriaren lehian ibiliko zen… Beste guztiek urte osoa eman dute Tourra prestatzen, eta hara, ez dute ezertxo ere egin, Vinokourov kenduta.
Bada, Rasmussenen eta Contadorren artean dago Tourra, argi eta garbi. Biharko etapa erabakigarria izango da, eta Discovery Chanel taldeak dena eman beharko du; liderraren taldea desegiten ahaleginduko da hasieratik –egin beharko luke, behintzat–, hura bakarrik uzteko. Eta gero, Popobitx eta Leipheimer izango ditu Contadorrek, haiek ez dute hutsik egingo-eta.
Eta zer iruditzen zaizue Vinokourov egiten ari dena? Hark dauka hark bihotza, indarra eta abilezia. Klöden eta Kashechkin ez dabiltza horren fin, baina lasterketa horrelakoa da, erorketak, txakalaldiak (Usabiaga dixit)… Guztiarekin jokatu behar da.
Euskaldunei dagokienez, ea Haimar eta Mikel lehenengo hamarren artean sailkatzen diren. Ez dute aurkaritza handirik izango. Bide batez, kontuan hartzekoa da Haimarrek atzo egin zuena, oso etapa ona egin zuen, buruarekin jokatuta. Bihar berriro egon beharko du aurrean. Eta Mayori dagokionez, ba betiko leloaren betiko leloa: Tourrean kale. Bihar du azken aukera hark ere.
A, bide batez, nork irabaziko du Tourra? Nor sartuko da podiumean?
Horiexen jabe da Vinokourov. Psikologikoki ukituta egon zen aurreko astean izan zuen erorketaren ondorioz, negar eta guzti egiteraino. Nire adiskidea den Oihanek aurreko postean zioen nola
Gaurko etapak aurrekoa bezala oso aspergarria izateko itxura guztia zuen. Kostata baina ihesaldia ere egin da, jende nahiko aproposarekin (Euskaltel-Euskadikoak non ziren?) eta bazirudien aurreko egunekoa errepikatuko zela. Baina ez. Haizeak eta kazakhstandarren Astana taldeak gauzak nahasteko zuen gogoak (errebantxarako gogoa ote??) eta guzti horrek sortutako urduritasunarekin izan diren erorketek gaurko etapa ederki bizitu dute, eta ikusleok gozatzeko aukera izan dugu.
Baina ez Tourra. Batzuk jokoz kanpo geratu dira, edo hori saldu nahi dute, behintzat: Vinokourov, Mentxov, Schleck eta beste batzuk. Edozelan ere, nire iritziz, aldeak ez dira handiak, eta erlojupekoak eta Pirinioak daude aurretik.