Tropeleko sari banaketa eta sari gehiago

Eztabaida sakonean sartu da gure Tropela. Dopaje kontuak bete dituzte gure berrien atalak baina Tourra aurrera doa eta Tropeleko lehiaketa ere bai.Tropela.net sari banaketa 2005

Igandean emango zaio amaiera Tourrari, oraindik nola amaituko den ez badakigu ere. Dakiguna da sariak ditugula gure partehartzaileen artean banatzeko, sari ugari. Askok jardun duzue galdezka nola eskuratu behar diren sariak eta hori, aurreko edizioetan bezala, sari banaketa ekitaldi batean izango da. Ekitaldi hau Zestoako Bainuetxean burutuko da abuztuaren 3an arratsaldez, hau da, hurrengo asteko ostiralean. Ordua hurrengo egunetan zehaztuko dugu.

Beharrezkoa izango da Continue reading “Tropeleko sari banaketa eta sari gehiago”

Gaitzaren bila

Gaitzaren bilaGainontzeko kiroletan gertatzen den bezala kolpe, zigor eta abarrak kirolariek eramaten dituzue. Antza, errudun bakarrak zarete. Harrapatu arte dena da lehia, ezta? Alexander, Cristian, Michael,… Errepidean zuen bizibidea ondo burutzeko lehenbizi laborategietan lan egiten duzue. Baina zeinek bultzatuta? Bizitzan zehar maillot ezberdinak janzteko aukera izaten duzue, dena ondo joanez gero. Berez biluztasuna publizitate eta diruz estaltzen duzue. Babes ekonomiko bat lortu. Baina benetako babesik ez da zuentzat. Gaitza agertzen denean denak dira punta-puntako mediku. Batez ere lasterketetan garrasi egiten dizueten manager horiek. Salbuespenak beti daude, noski. Jartzen dizkizueten mendate, etapa eta erokerien aurrean normala jasate bide ilegal horien bila joatea. Baina, arren, erantzun. Non hasten da benetako gaitza? Continue reading “Gaitzaren bila”

Liderra ere etxera!!!

rasmussen1.jpgGaur goizean berri honekin esnatu naiz. Irratia entzuten ari nintzela, egunkarietako berri nagusia Rasmussenen irudia zela aipatu dutenean ez nau harritu, atzo lasterketako gizonik indartsuena dela erakutsi baitzuen. Baina ez, berria ez zen hori, Rabobank taldeak Tourra uztera “gonbidatu” duela baizik!!!

Zer gertatu da orain dela bi egun eman zuen prentsaurrekotik? bertara Rabobankeko managerra eta bere abokatuarekin agertu zen daniarra. Orduan alde zituen taldekoak baina bi egun beranduago eta Tourra poltsikoan zuenean kanporatu egin dute. Tourreko antolakuntzaren presioagatik izan ote? orain dela egun asko genekien gai hori zertan aldatu da egun batetik bestera? Irakurri dudanez, Davide Cassani txirrindulari ohi eta italiako telebistako kazetariaren hitz batzuek izan daitezke arrazoiak. Honek ekainean dolomitetan Rasmussen ikusi zuela esan omen du, daniarrak Mexikon zegoela esaten ibili denean. Michelle Ferrari mediku ospetsuarekin zegoen susmoa dute.

Bergsma azalpenak ematenTourrak aurrera jarraitu behar al du? Contador lidertzan jarri eta egun gutxi barru alemaniako egunkariak berriro ere Puerto Operazioa aipatzen hasten direnean Pintoko txirrindularia ere kanporatu egingo al dute? nora goaz txirrindularitza honekin?

Astana talde osoa etxera!

Astana etxerako bideanAstana taldeak etxerako bidea hartu du. Isilik, burumakur, lotsatuta. Bere erabakia izan dela dirudi. Niregatik gehiago ez badira azaltzen ere ongi legoke.

Tourra hasi zenean egin genuen galdera bera egiten diot neure buruari. Aurtengo Tourra iritsiko al da Parisa? Hauek (argazkikoak) behintzat ez. Eta besteek, zertarako nahi dute jarraitu honetan? A bai, egia! Dirua!!

Baina zuek uste duzue Haimar Zubeldia eta Mikel Astarloza poztu egin direla sailkapen nagusian bi postu aurreratu dituztelako? Ni ez! Eta beraiek ere ez dut uste. Ea bihar zer kontatzen digun Mikelek Berriako zutabean…

Vinokourov, POSITIBOOM!!

Vinokourov zainGaur arratsaldeko berria da. Alexandre Vinokourov Astana taldeko txirrindulari kazkhstandarrak positibo eman du larunbateko erlojupekokoaren ondorengo analisietan. Albin jokatu zen erlojupekoan erakustaldia emanaz irabazi zuen aurtengo Tourreko faborito nagusiak.

Garaile guztiek bezala kontrol analisia pasa zuen (irudian, zain) eta emaitzak gaur argitaratu ditu L’equipe egunkariak. Badirudi bi motatako globuluak zituela. Hau da, beste pertsona baten odola zeramala.

Bestalde, gaur arratsaldean bertan Astana talde osoak Frantziako Tourra utziko dutela ere zabaldu da.

Informazio gehiago dugun heinean abisatuko dizuegu. Bitartean, ea denon artean honek ekarriko duen olatuari aurre egiteko moduan garen. Ni jada ez nau ezerk harritzen. Erakustaldi ororen ondoren horrelako berriak datozkigu. Iaz Floyd Landis, aurten Vinokourov.

Orain, nork sinestuko dio Tourreko irabazleari tranparik egin gabe irabazi duela?

Ikusiko dugu zer erabakitzen duen Tropela Elkarteak Alexandre Vinokourov-ek lortutako puntuekin… Arauak hor daude!!