Tropeleko sari banaketa eta sari gehiago

Eztabaida sakonean sartu da gure Tropela. Dopaje kontuak bete dituzte gure berrien atalak baina Tourra aurrera doa eta Tropeleko lehiaketa ere bai.Tropela.net sari banaketa 2005

Igandean emango zaio amaiera Tourrari, oraindik nola amaituko den ez badakigu ere. Dakiguna da sariak ditugula gure partehartzaileen artean banatzeko, sari ugari. Askok jardun duzue galdezka nola eskuratu behar diren sariak eta hori, aurreko edizioetan bezala, sari banaketa ekitaldi batean izango da. Ekitaldi hau Zestoako Bainuetxean burutuko da abuztuaren 3an arratsaldez, hau da, hurrengo asteko ostiralean. Ordua hurrengo egunetan zehaztuko dugu.

Beharrezkoa izango da sarituak edo ordezkoren bat bertaratzea. Kontuan izan sarituek beraien nortasuna egiazkoa dela frogatu beharko dutela agiriren baten bidez (EHNA, gida baimena,…) eta ordezkoren bat bidaliko baduzue posta elektronikoz jakinarazi beharko da.

Saritu guztien zerrenda osatzen saiatuko gara ekitaldia baino lehen zalantzarik izan ez dezazuen. Hala ere, zalantzaren bat izatekotan, eposta bidez gurekin harremanetan jar zaitezkete.

Esan sari banaketaren ostean lunch bat izango dela bertaratuko zareten guztiontzat ekitaldian parte hartzea eskertu asmoz.

Eta sariekin jarraituz, gogoratu Espainiako Itzuliaren inguruan ere lehiaketa izango dugula eta aurtengoan, aurreko urteetan ez bezala, sariak izango ditugu zuentzat. Espainiako Itzulia irailak 1ean hasten da, beraz, argi ibili eguzkiarekin despistatu gabe konturatzerako izen emateko epea itxiko baita!