Dagoeneko Vuelta 2011ko bi podcastak entzungai dituzue, bai txirrindularien ingurukoa eta aurrez argitaratu genuen ibilbidearen ingurukoa ere.
Txirrindularien azterketa
Axier Sukia, Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Vuelta 2011an oraindik ziur ez badakigu ere, parte hartuko duten txirrindulariez dihardute podcast honetan. Oraindik oso goiz da eta taldeek ez dituzte beren bederatzikoak zeintzuk diren esan oraindik nahiz eta badakigun zenbait ziur izango direla, Igor Anton edo Nibali kasu. Solaskideek aurtengo Vueltak izango duen ibilbidea ikusita, aurrean izan daitezkeen txirrindulariez hitz egiten dute. Horretaz gain zenbait txirrindulari Munduko txapelketa prestatzeko aprobetxatuko dutela Vuelta hau gogora ekartzen dute. Talde ezberdinen aipamena ere egiten dute eta horien artean Caja Rural aurten nola ez duten gonbidatu aipatzen dute.
Ibilbidearen azterketa
Axier Sukia, Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Vuelta 2011ren ibilbideaz dihardute podcast honetan. Ibilbidean izango diren etapen ezaugarri eta profilez aritzen dira. Euskal Herritik pasatzearen polemikaz ere aritu dira. Zalantzarik gabe Tropelan Vueltako kiniela egiteko kontutan izan beharrekoak aipatzen dituzte.
Atzo Koldo Aldalur Euskadi Irratiko kazetariak gidatuta
Askok jada jakingo duzuenez 2011ko Vuelta-ko nobedade bat Euskal Herrian etapa batzuk jokatuko direla izango da. Orain dela 33 urte ez zela Euskal Autonomia Erkidegotik pasatzen Espainiako itzulia. Azken aldiz igaro zenean etapa bertan behera geratu behar izan zen jende talde batek ez ziolako tropelari aurrera egiten utzi Durango ingurutik. Amaiera eman goizeko sektore horri eta autobusetan hoteletara itzuli behar izan ziren txirrindulariak. Arratsaldeko erlojuz kontrako saioari hasiera eman zitzaion baina arazoak egon zirelako jendearekin baita ere bigarren sektorea bertan behera gelditu zen.
Aurkeztu berri da aurtengo hirugarren Itzuli Handiaren ibilbidea, kasu honetan, abuztuaren 20an – aurreko urtetan baino astebete lehenago – Benidormen taldekako erlojupeko batekin hasiko den Espainiako Vuelta.