#258 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourraren ingurukoak

2018ko Frantziako Tourra hasteko oraindik astebete baino gehiago falta denean, Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast hau grabatu dute Frantziako Tourrari begira. Bertan Tropela Hondartzanen 4. ekitaldia aipatzeaz gain, orokorrean goi mailako txirrindularitzaren inguruko gaiak jorratu dituzte beti ere Frantziako Tourrarekin erlazionatutakoak.

Tropela Hondartzan

Urte batzuetan zehar buruan bueltaka ibili ondoren, Tropela saretik hondartzara jaisteko urratsa emango dugu. Honela, gure hondartzetan galtzeko zorian den ziklistatxoen eta kaniken jokoa berreskuratzeko ekimen baten berri eman nahi dizuegu. Honela, irailaren 13an Zarauzko pasealekuan Tropela Hondartzan izena jarri diogun ekitaldia antolatu dugu. Igande goiz eder bat pasatzeko bi osagai desberdin izango ditugu bertatik bertara: ZIKLISTATXOEN TXAPELKETA Batetik, hondarretan, […]