Igande honetan abiatuko dira Munduko Txapelketak Flandrian
Flandrian jokatuko dira 2021eko Munduko Txapelketak. Igande honetan abiatuko direla kontutan izanda, Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan bildu dira gizonezkoen lasterketak eta kinielak errepasatzeko. Seguru zuen kinielak prestatzeko lagungarri egiten zaizuela. Zorte on!
Azkenean, ohiko egutegira bueltatuta, hemen dator aurtengo Frantziako Tourra! Bi hautagai nagusi eta hamabi multzoz osatutako kiniela dugu aurtengoan. Euskaldunei dagokionez, zazpi izango dira lehian, bost taldetan banatuan. Nola ez, Astanak izango ditu euskal txirrindulari gehien, hiru hain zuzen ere.
Aurtengo Tourrari bere osotasunean eta bereziki Tropelako kinielari errepasoa emateko Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira mikrofono hauetara. Ez galdu ezinbesteko izango zaizuen podcast hau eta zorte on!
2021eko Dauphine Kriteriumaren ibilbidea eta, bereziki, Tropelako kiniela errepasatzen dute Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Erlojupeko bakarra eta zailtasun handiko etapekin amaituko den Kriterium honek, berriro ere 8 etapatako egitura berreskuratzen du iazko pandemiaren mugak gaindituta. Zalantzarik gabe lasterketa honek aurtengo Tourrera hautagai nagusiak nola iritsiko diren erakusteko balioko digu.
Badator 2021eko lehen itzuli handia! Ohiko egutegiari jarraituz, aurtengo 2021eko Italiako Giroa larunbatean bakarkako erlojuaren kontrako saio batekin ekingo zaio eta 21 etapen ostean, Milanen amaituko da beste erlojuaren kontrako saio batekin. Italiako lasterketa honi errepasoa egin, eta batez ere, kiniela aztertzeko, podcast honeta Lander Garro (@landergarro), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira.
Ez ahaztu sarien lehian izateko Laboral Kutxakbabestutako sailkapena dugula. Eman izena kiniela gordetzerakoan! Zorte on!
Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) aurtengo Milan-Sanremoan ikus dezakegunaren inguruan aritzen dira. Bertan ibilbidea nolakoa izango den gogora ekartzeaz gain, Tropelako kinielari errepasoa ematen diote. Zalantzarik gabe, lehia hiru hautagai nagusien artean kokatzen dute: Alaphilippe (DQT), Van Aert (TJV) eta Van der Poel (AFC).