Azken urteetan Frantziako Tourrean sprinterrik onena izan dela uste dut inork ez duela zalantzan jartzen. Maillot berdea ez du beti irabazi izan baina esprintetan besteek baino martxa bat gehiago duela erakutsi izan du. Eta aurtengoan ere bide berdinetik dioala dirudi… atzoko erorikoak besterik esaten ez badigu behintzat.
Azkenengo zuzengunean erritmo aldaketa egin zuenean denak gurpiletik aterata irabazi zuen, nagusitasun osoaren seinale. Nahiz eta Hushovd edo Boonen bezalako txirrindularik han ziren, ez zuten irabazteko inongo aukerarik izan. Eta hori guzti kilometro gutxi aurretik izan zuen erorikoaren ondoren.
Ikusiko dugu gaurko honetan ere australiarra dugun nagusi edo atzo agertu ez ziren Bennati, Napolitano, Cavendish edo Zabelek, Hushovd, Boonen eta Freirerekin batera ezustekoan harrapatzeko moduan diren.
Tropelako lehiaketan oso gutxik hartu duten Murilo Fischerrek puntuak ematen jarraituko duela uste dut. Bere puntuak garrantzitsuak izan daitezke aurrean dabiltzan taldeentzat.
Suitzako Tourra martxan da eta bertan hemendik aste gutxira hasiko den Frantziako Tourrerako hautagaiak diren txirrindulari dexente daude. Horien artean, atzo nabarmendu zena orain dela aste gutxi Italiako Giroan hain ongi ibili zen Andy Schlecken Franck anai zaharra izan zen. Benetan aldapa gogor batean izan zuen amaiera atzoko etapak eta bertan jaun eta jabe berau. Aldiz, askoren ahotan dauden Sastre eta Klodenek denbora dexente galduta sartu ziren.
modurik izaten ez dutenak.