Larunbatean prologoa. Tourrik izango al dugu?

Ullrich motorra berotzenIazko salbuespena kontutan hartu gabe, aurten ere kilometro gutxiko erlojupeko batekin emango zaio hasiera Frantziako Tourrari. Txirrindularitza bera baino bere inguruko gaiei hitz egiten ari den momentu honetan, lasterketa ahalik eta azkarren hastea komeni dela ematen du. Oraindik ez dakigu Astana – Wurth taldea irteera lerroan izango den, eta beste txirrindulari asko ere zalantza dira; eta ezin esan hori berri ona denik. Ez naiz ari irten behar duten edo ez duten epaitzen, oraindik ez jakitea baizik.

7 Km lau dituen ibilbideak emango dio hasiera. Hain kilometro lauak izateak espezialistentzat aproposa dela esatera gonbida gaitzake, hala ere ikusi beharko da ibilbidea hiri erditik edo zuzenbide luzeetan egiten den. Modu batekoa izan edo bestekoa, hautagaien batzuk aldatzera eman baikaitzake.

Tourra irabazteko hautagai nagusien artean ez dut uste denbora tarte nabarmenik izango denik, ibilbidea ez delako luzea eta Tourra irabazi nahi duten gehienak erlojupekoan ondo moldatzen direlako: Ullrich, Basso, Leipheimer, Landis, Popovych, Hincapie…

Gure adituaAurreneko etapa honetarako hautagai batzuk burura etortzen zaizkit, uste dut gehienok dituzuen antzekoak izango direla. Nire ustez hautagai nagusia Zabriskie izan daiteke. Bere taldekide Cancellara ikusten nuen arerio gogorrenetarikotzat baina azkenean suitzarra ez dugu Tourrean izango. Hor aurrean izan daitezke baita ere, Millar (aurreneko erlojupeko hau prestatzen ibili da buru-belarri), Hincapie, Voigt edo Wiggins.

Ea aspaldiko partez txirrindularitzari buruz bakarrik hitzegiteko moduan garen, ez litzateke seinale txarra izango.

Izan garbi zuen hautagaiak eta irabazi sari ederrak tropela.eus kinielan. Zorte on!!