Zakarinen Giroa

Zakarinen Giroa izan behar zuen 2015koak. Hala zirudien behintzat Romandiako Itzulian emandako erakustaldiaren ondotik. Aurtengo Tourrerako 3 hautagai nagusien gainetik nor eta, errusiar gaztea. Eta nola gainera! Bere erlojupeko doaiez gain (zerbaitegatik da espezialitate honetako errusiar txapelduna) itzuliko etapa menditsu nagusienean ere Froome, Quintana, Nibali eta gainontzekoen aurretik izan zen.

Tropela-ko %73,6ak dugu gure kinielatan, ez da gutxi! Ba 5 etapa pasa dira soilik, eta Zakarin sailkapenean 61. postuan dago, 25 minututik gorako atzerapenarekin Contador liderrarekiko. 2 astetan joan zaizkio indarrak, eta 5 egunean podiumean sartzeko zituen aukera guztiak. Ez sinistekoa? Beharbada Romandiakoa izango da ez sinistekoa, eta denborak emango digu galdera honen erantzuna.

Continue reading “Zakarinen Giroa”

#99 Tropela podcastak: Italiako Giroa 2015. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Italiako Giroa 2015Post honetan Andoni Aranzabalek (@seiibol), Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015eko Italiako Giroa lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Adi taldekako erlojupekoa puntuagarria izango baita!
Contador al da faborito nagusia?
– Beste hautagaien artean euskaldunen bat hartzea merezi al du?
– Solaskideen artean txirrindularien aukeraketa egiteko Igotzaileen multzoa zailena dela diote
– Esprinterrek ere aukerak izango dituzte
– Ehiztarien artean aukera interesgarriak
– Besteak multzoan aukeraketa egiteko irizpideak

Continue reading “#99 Tropela podcastak: Italiako Giroa 2015. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa”

Etorkizuneko izarrak Bidasoan

Juanma Garate Bidasoako ItzulianDatorren asteazkenean hasiko da 23 urte azpiko frogarik nagusienetariko bat, Bidasoa Itzulia.

Txomin Perurena, Luis Ocaña, Abraham Olano, Carlos Sastre edo Andrei Amador irabazi duten lasterketa honek izena ematen dion eskualdea urtez urte etorkizuneko txirrindulariekin disfrutatu ohi du.

Berez, 43 edizio betetzen dituen itzuli honek iaz orain profesional diren Loic Chetout (Cofidis), Iuri Filosi (Nippo-Fantini), Jakub Kazmarek (CCC), Manuel Senni (BMC), Movistarren den Marc Soler katalana edo Caja Rural-eko Benito ibili ziren.

Jon Odriozolak zuzentzen duen Continental mailan dabilen Murias Taldeko sei gaztek pedalkadak eman zituzten Jaizkibel eta Erlaitz mendateen gora Bidasoan.

Amador Bidasoak ItzulianGuztira 14 dira gaur amateur maila utzi zituztenak eta Alberto Contador, Oscar Freire edo Juanma Garate irundarra egin zuten antzera hemen distiratu eta talde garrantzitsuen atera jo dutenak.

Gaur egun, bai Nafarroako Igantzi eta Gipuzkoako Orio herriek zabaltzen dute amateur egutegiko karrera interesgarri hau zaleon gozamenarentzat.

Aurten sasoiko dabilen Julen Amezqueta, Gorlan irabazitako Jonathan  Lastra edo Steven Calderon kolonbiarra dira etorkizunean aukera izan dezaketen izen batzuk.

Giroan ere Laboral Kutxa Saria!

Giroan ere Laboral Kutxa SariaAstebete barru Italiako Giroa abiatuko da. Tropelaren ibilbidean 10. aldiz lehiatuko dugu Italiako lasterketa hau eta aurtengoan Laboral Kutxa Saria sailkapena izango du.

Gogoratu behin kiniela egin eta gero izena ematea beharrezko izango duzuela Orbea bizikleta, erosketa bonu, maillot, kamera,… sarietakoren bat eskuratu nahi baduzue. Ez galdu aukera!!

Gure aldetik Laboral Kutxari beste behin ere eskerrak ematea dagokigu Tropelaren proiektuari ematen dion babesagatik.