Larunbatean prologoa. Tourrik izango al dugu?

Iazko salbuespena kontutan hartu gabe, aurten ere kilometro gutxiko erlojupeko batekin emango zaio hasiera Frantziako Tourrari. Txirrindularitza bera baino bere inguruko gaiei hitz egiten ari den momentu honetan, lasterketa ahalik eta azkarren hastea komeni dela ematen du. Oraindik ez dakigu Astana – Wurth taldea irteera lerroan izango den, eta beste txirrindulari asko ere zalantza dira; […]

Dudaz jositako 4 egun: kontu kinielarekin…

Gaur jakin dugu Tourreko antolakuntzak Astaná-Würth taldeari Tourrean parte ez hartzeko gonbitea luzatu diola. Saiz-en taldeak errekurtsoa aurkeztu du, eta bitartean badirudi Vinokurov Tourrean izateko talde baten bila hasi dela (gogoan izan berak ekarri zuela Astaná babesle bezala Libertyk taldea uztean). Nahas-mahaste honek Jan Ullrich ere busti du, eta oraingoz aldarrikapen ofizialik ez badago ere […]

Ibilbidea erlojupeko zaleen lagun?

Datorren larunbatean emango dio hasiera aurtengo Frantziako Tourrak. Txirrindulari askoren urteko helburu nagusia (askorentzat bakarra ere bai) bihurtu den 3 asteko froga. Partehartzaileei dagokionez, dudarik gabe, beste froga inork lortu ez dezakeen maila lortzen du. Lesiorik ezean, ez da erraza tropeleko izarren bat bertan ez ikustea. Gainera, gehienak sasoi puntu onean izaten dira eta hau […]

ZIKLO kmk 06

XV. Gipuzkoako Txalenge Zikloturista Bihar, ekainaren 25ean, Oiartzungo Haurtzaro Ikastolak, aurtengo Kilometroak antolatzen duen ikastolak antolatuta III. Ziklokilometroak egingo da. Zikloturistentzako plan bikaina eta ibilbide zoragarria. Ibilbidea osatzerakoan antolatzaileek aurten Nafarroa Oinez Beran izango dela eta Herri Urrats, beti bezala, Senperen izan dela kontuan hartuz, Oiartzun, Senpere eta Bera lotzen dituen ibilbide eder bat osatu […]

Fignon

(1989-09-25) IDAZLANA: Nire txirrindulari gogokoena. Nire txirrindulari gogokoena Fignon da. Fignon gustatzen zait betaurrekoak dituelako, nik bezala. Nik betaurreko handiak ditut, Fignonek baino askoz handiagoak, eta futbolean jolasten garenean ez dut atezaina izan nahi, ze behin baloiarekin eman zidaten aurpegian eta muturrez atzera erori nintzen eta betaurrekoen kristala begian sartu zitzaidan ia-ia eta ospitalera eraman […]

KAIKU eta ASTANA-WÃœRTH

KAIKUk atzo jakinarazi zuenez, aurten amaitutzat emango du KAIKU txirrindulari taldeari ematen zion babesa. Jakina zen proiektu hau motza izan zitekeela, bi urteotako kontratua sinatu baitzuten. Nahiz eta KAIKUk positiboki baloratu bi urteotako lana, seguru nago Espainiako Itzulian parte hartu ezin izanak bere pisua izango zuela. Pena. Beharbada taldeak beste babesleren bat aurkitzeko aukera izan […]

Mikel Artetxerentzat Asturiasko 4. etapa!

Asturiasko Itzuliko 4. etapa eguraldi oso kaskarrarekin egin behar izan zuten, euripean. Horrek lasterketa asko gogortu zuen eta borroka askoren ondoren ihesaldiko gizonek tropelarekiko abantaila txiki batekin iristea lortu zuten. Iheskideen artean azkarrena larrabetzuarra izan zen. Zoronak Mikel!! Denboraldia talderik gabe zela hasi zuen eta bere talde berriarekin, 3 Molinos, sinatu zuela hilabete besterik pasa […]

Talde indartsuak eta ahulak

Bolo-bolo zebilen zurrumurrua azkenean baieztatu da. Comunitat Valenciana taldea Tourretik kanpo uztea erabaki du ASOk, berauek duela hilabete batzuk luzatutako gonbidapena atzera bota ondoren. Duela hilabete inguru Espainian izandako “Operación Puerto” ospetsuan Labarta, taldeko bigarren zuzendaria bertan sartuta zegoenaren aitzakian berriro ere kanpoan utzi du Tourreko antolakuntzak. Ez ahaztu, Manzano kasuak irten zuenean ere, ordungo […]

Marino Lejarreta

Aurrera Marino, aurrera Marino, zu zera hobia beste guztiak baino! Marino Lejarreta beste guztiak baino hobea zen. Marino zen euskaldunek maiteen zuten ziklista; neuri ere gustatzen zitzaidan, nahiz eta Julian Gorospe nahiago izan. Marino Lejarreta beste guztiak baino hobea zen. Mendian gora erraz joaten zen; itzuli handietan nabarmentzen zen, eta horri eskerrak, meritu handiko garaipenak […]

Koldo Gilen erakustaldia Suitzan

A ze erakustaldia burlatarrak Suitzako itzuliko 6. etapan eman duena. Suitzako mendi garaietan oilarren borroka hasi denean hortxe egon da Koldo Gil, burua hotz. Unerik aproposenean erasoa jo eta bakarrik ekin dio maldaren azken kilometroei. Aurretik zihoazenak harrapatu, gailurrera heldu eta ziztu bizian jeitsi ditu helmugarako geratzen ziren kilometro apurrak. Etapa eta lidergoa berarentzat. Nafarraren […]